Vicomtech-IK4 GraphicsMedia.net-eko Kidea da
InprimatuInprimatu

Bideoak


Begira, frontoiko piloten jarraipena eta jokaldien errepikapen birtualak
  27,3 MB  (1280x720)
 
Erlazionatutako Proiektuak
BEGIRA
Begira-k, kirol ezberdinetan gerta daitezkeen jokaldi eztabaidatsuetan, pilotak botea non heman duen argitzen du. Bideo honetan euskal pilotako jokaldi ezberdinak agertzen dira, non irudi prezesaketa tekniken eta ondorengo errepresentazio birtualaren bidez pilotak lurra jotzen duen puntua finkatzen den.
   
Telebistan integratutako bideokonferentzia sistema laguntzaile birtualekin zuzendua
  12,1 MB  (720x576)
 
Erlazionatutako Proiektuak
I2HOME (IST-2005-033502)
Bideo honetan telebistan integratutako bideokonferentzia sistema bat ikus daiteke, non pertsonai birtual batek erabiltzailearen laguntzaile pertsonala bezala lan egiten duen. Sistema hau konkretuki helduentzat, narriadura kognitiboa edo zeregin konplexuetarako sistema asistentzial baten beharra duten pertsonentzat izan da diseinatua.
   
Telebista edukien transkripzio automatikoa
  21,2 MB  (1280x1024)
 
Erlazionatutako Proiektuak
APyCA
APyCA proiektuaren barnean, telebista edukien transkripzioan lan egiten da. Entzumen arazoak dituzten pertsonek eduki hauek hobeto ulertzeko transkripzioak automatikoki sortzeko prozedurak garatzea da helburua, teknologia ezberdinak erabiliz; hala nola, ahots-ezagutza, geldiune diskurtsiboen esleiketa automatikoa, alineazioa eta hizlarien diarizazioa egiteko teknikak.
   
Zeruaren errepresentazio panoramikoa, lainoen segmentazioa eta behelainoa antzemateko teknika ezberdinak
  12,9 MB  (1280x720)
 
Erlazionatutako Proiektuak
Skeye
Argazki kamera batez zeruari ateratako argazkiekin sorturiko errepresentazio panoramikoa agertzen da bertan. Ondoren, segmentazio teknika ezberdinen ondorio bezela, lur, laino, zeru eta eguzkiaren harteko bereizketa azaltzen da. Gainera, Behelainoa detektatzeko patroien errekonozimentu eta lurraren silueta analisia bezelako teknikak agertzen dira bertan.
   
Logotipoen detekzioa eta erauzketa irudietatik SIFT deskribatzaile eta Congote matching-en bidez
  11,5 MB  (1024x768)
 
Erlazionatutako Proiektuak
SEGUR@
Bideoak logotipo ezagun baten irudi batean egindako bilaketaren adibide bat erakusten du. Logoa irudian betegabea, deformatua, biratua, eta tamainaz murriztua egon daiteke eta halere aurkitua.
   
Alegiazko aurkezleak denbora errealean telesailetarako
  12,6 MB  (1280x720)
 
Erlazionatutako Proiektuak
PUPPET
Bideoan pertsona bat hiru dimentsiotako abatare animatu batekin denbora errealean hizketan azaltzen da.
   
Abatare batek zuzendutako Mujaren hartzea
  6,3 MB  (1280x1024)
 
Erlazionatutako Proiektuak
POINT
Bideoa POINT proiektuan garatuko den alegiazko mundu kolaboratiboaren lagin txiki bat da. Bertan alegiazko gidari bat museoaren harrerara nola sartu eta erakusten duen ikusi daiteke.
   
e-WindTech-en erabilitako aerosorgailu baten alegiazko ereduaren 3D animazioa
  14 MB  (640x480)
 
Erlazionatutako Proiektuak
e-WindTech
Aerosorgailuen mantentzearen inguruko ariketa praktiko eta teoriko ezberdinen sorkuntzaren oinarritzat e-WindTech proiektuak erabiliko duen aerosorgailuaren eredua erakusten du bideoak.
   
Diarizazioa. Hizlarien bereizketa eta clustering-a
  4,4 MB  (1200x664)
  Diarizazio prozesuak, hizlarien bereizketa, clustering-a eta ezagutzan datza. Demo honetan, lehenengo bi prozesuak azaltzen dira. Hasiera batean, hizlarien aldaketa puntuak kalkulatzen dira, gero hizlari verbera momento ezberdinetan parte hartu duen analizatuz. Hala izatekotan, kolore berdina esleituko zaio.
   
Emoziodun abatarea informazio puntu baterako
  1,3 MB  (640x512)
 
Erlazionatutako Proiektuak
INREDIS
INREDIS proiektuaren prototipo baterako garatutako emoziodun abatarea erakusten duen bideoa. Abatareak informazio puntu bateko (Smartpoint) erabiltzaileei erantzuten die emoziodun ahots eta animazioak erabiliz. Abatareak Vicomtech-IK4, Universidad de Valencia eta La Sallek garatutako teknologiak biltzen ditu.
   
Telebista irisgarriaren urruneko kontrola ikusmen desgaitasuna duten pertsonentzat URC/UCH teknologiaren bitartez
  22,2 MB  (1280x720)
 
Erlazionatutako Proiektuak
I2HOME (IST-2005-033502)
Bideo honetan ikusmen desgaitasuna eta itsuentzat espezioalki diseinatutako telebistaren urruneko kontrol sistema bat ikusi daiteke. Pertsonak telebistarekin elkarreragiteko erabiltzen duen tablet PCak, pantaila irakurgailu bat instalatuta dauka. Telebista bezala Windows Media Center erabiltzea erabaki da, eta WMC eta tablet PCaren arteko konexioa egiteko teknologia Universal Control Hub (UCH) da, zein ISO/IEC 24752 Universal Remote Console Framework estandarraren inplementazio bat den.
   
Mugimenduen atzematearen bitartez lorturiko ariketa fisikoak
  5,7 MB  (1280x1024)
 
Erlazionatutako Proiektuak
SOPRANO (IST-2006-045212)
Bideoak alegiazko pertsonai bat erakusten du mugimenduen atzemate-sistema baten bidez sortutako animazio bat burutzen. Pertsonaia 3D alegiazko mundu batean murgilduta dago. Aplikazio honek iluminazio eta itzal dinamikoak denbora errealean bezalako errealismo itxurak ditu. Aplikazioaren animazio motorra guztiz garatu da Vicomtech-IK4-en.
   
Mugimenduen atzematearen bitartez lorturiko ariketa fisikoak
  9,8 MB  (1280x1024)
 
Erlazionatutako Proiektuak
SOPRANO (IST-2006-045212)
Bideoak alegiazko pertsonai bat erakusten du mugimenduen atzemate-sistema baten bidez sortutako animazio bat burutzen. Pertsonaia 3D alegiazko mundu batean murgilduta dago. Gardenkien karga alegiazko munduko gauzetan ikusi daiteke. Aplikazioaren animazio motorra guztiz garatu da Vicomtech-IK4-en.
   
Abatarearen konfiguraziorako editorea
  10,5 MB  (1280x1024)
 
Erlazionatutako Proiektuak
ELEIN
Abatarearen itxuraren konfiguraziorako editorea (sexua, orrazkera, ilearen kolorea, begien kolorea, arropak, etab.), baita zer esan eta zer emozio adierazi definitzen duen erakusten du bideo honek.
   
BIDAIATZERA-ren Testuinguru Historikoa
  11,9 MB  (720x576)
 
Erlazionatutako Proiektuak
BIDAIATZERA
BIDAIATZERA proiektuko lehen prototipoaren laburpena, SUA izendatua. Proiektua 1813an ingelesen eta frantsesen arteko bataila erakusten duen joko bat da.
   
Plataforma mugikorren bitartez hondeatzeko makina simulagailua
  7,6 MB  (320x240)
 
Erlazionatutako Proiektuak
VARTSIM
Bideo honek kabina errealaren gainean plataforma mugikorra erakusten du. Beste monitorrean, eszenaren kampoko ikusmen bat eta erabiltzaile ikusi duena ikus daiteke.
   
Keinu-interfazeetan oinarritutako elkareragite jokuen garapenerako Innovae Games proiektuaren prototipoa
  27 MB  (320x240)
 
Erlazionatutako Proiektuak
INNOVAE MULTIJUEGOS
Bideo honek Innovae Games proiektuan zehar garatutako prototipoak gaur egun dituen joku ezberdinetan erabiltzaile batzuen elkareragiketa erakusten du. Joku guztien ezaugarri amankomuna gizona eta ordenagailuaren arteko elkaregiketa eskuen mugimenduekin soilik egiten dela datza.
   
HEPAVIRE plataformaren bidez burututako gibel-parenkimaren segmentazioa
  6,7 MB  (1280x1024)
 
Erlazionatutako Proiektuak
HEPAVIRE
HEPAVIRE plataforman gauzatutako parenkima hepatikoaren segmentazio prozesua. Irudiaren leuntzearen eta muga garrantzitsuenen lorpenaren ondotik watersheds algoritmoa erabiltzen da segmentazioa lortzeko. Eskualdeak modu interaktiboan aukeratu eta prozesatu ondoren 3D berreraikuntza eta bolumen osoaren kalkulua burutzen da.
   
Areagotutako videoa tracking optiko tecnologia erabiliz
  13,1 MB  (640x480)
 
Erlazionatutako Proiektuak
IMPROVE (IST-2003-004785)
Bideo honek tracking optikoan oinarritu eta markatzailerik ez darabilen errealitate areagotuaren teknologia erakusten du barne inguruneetarako.
   
Gibelaren segmentazioa erakusten duten MRI irudien ebakien bistarapena
  1,1 MB  (452x308)
 
Erlazionatutako Proiektuak
HEPAVIRE
Gibel-parenkimaren segmentazioa gainjarri zaien MRI irudien ebakien bistarapena.
   
PC-rako hondeatzeko makina simulagailua
  22,1 MB  (352x288)
 
Erlazionatutako Proiektuak
VARTSIM
Bideo honek PC-rako egokituta hondeatzeko makinarekin simulazio bat erakusten du. Simulagailuak game pad bat erabiltzen du.
   
Areagotutako videoa tracking optiko tecnologia erabiliz
  13,8 MB  (640x480)
 
Erlazionatutako Proiektuak
IMPROVE (IST-2003-004785)
Bideo honek tracking optikoan oinarritu eta markatzailerik ez darabilen errealitate areagotuaren teknologia erakusten du kanpo inguruneetarako.
   
Zebra arrain enbrioi baten bihotzeko konpartimentuen segmentazioa irudi analisi bidez
  0,4 MB  (320x240)
 
Erlazionatutako Proiektuak
ZEBRASCREEN
Bideoak irudi analisi bidez segmentatu diren zebra arrain transgeniko baten bihotzeko bentrikulua eta aurikula erakusten ditu.
   
Mugimendu detekzioa erradioterapia tratamenduan
  7,3 MB  (408x388)
 
Erlazionatutako Proiektuak
MOVEDETECT
Bideo honek erradioterapia tratamenduetan gaixoen mugimenduak detektatzeko ikusmen artifizialaren teknologiaren erabilera erakusten du.
   
Euskaraz eta gazteleraz hitzegiteko gaitasuna duten 3D avatarren bitartez eginiko chat-a
  8,3 MB  (720x480)
 
Erlazionatutako Proiektuak
AVACHAT
AVANET
Bideo honek Chat sistema bat aurkezten du, non erabiltzaileak Web-aren bitartez komunikatu daitezkeen ikus-entzute mailan eta non partaide bakoitzak berak sortutako 3D-elkarrizketa avatar batek irdukatzen duen Denbora Errealean.
   
Erradiazio fokuaren erdigunearen antzemate automatikoa
  4,2 MB  (772x580)
 
Erlazionatutako Proiektuak
Collimatrix
Bideo honek ikusmen artifizialean oinarritutako tekniken bidezko kanpo erradioterapia tratameduetarako X-izpien erradiazio fokuaren erdigunearen antzemate automatikoa erakusten du.
   
Zebra arrain transgeniko (GFP) enbrioi baten bihotz- uzkurdura, fluoreszentzia duen mikroskopio bat erabiliz
  2,9 MB  (640x480)
 
Erlazionatutako Proiektuak
ZEBRASCREEN
Bideoak zebra arrain transgenikoaren bentrikuluaren bihotz-aktibitatea eta bihotzaren atrioa erakusten ditu fluoreszentzia duen mikroskopio bat erabiliz. Analisi automatikoak bihotzaren aldaketa morfologiko eta funtzionalak antzematea ahal egiten du.
   


  © 2001-2011 Vicomtech-IK4   2011/11/23
Hasierako orrialdea