Vicomtech INI-GraphicsNet-eko Kidea da

IK4 Research Alliance-ko Kidea da
InprimatuInprimatu

Spin-offs


 
Vicomtechek oinarri teknologikoa duten enpresen sorkuntza bultzatzen du, batez ere enpreson gabeziak berrikuntza zikloaren osakuntza galarazten duten sektoreetan. Ondoren Vicomtechek sortutako spin-offen azalpena dago:

Logo de eMedica

  eMedica
  2004-ko Maiatzaren 25ean Vicomtech-ek eMedica S.L. sortu zuen helburu batekin: ospitalei medikuntzara aplikatutako informazioaren teknologian balio erantsia duten zerbitzu eta produktuak eskeintzea. Horrela, eMedica-k Vicomtech-ek burututako I+G+b proiektuak merkaturatzen ditu diagnosis eta terapia medikuak hobetzeko proiektu berriak identifikatuz, orokorrean ospitale, klinika eta osasun zentruekin elkar lanean jardunez.

eMedica-ren lan ildo nagusiak Informazio Medikuen Sistemak, Telemedikuntza, Irudi Medikuen Tratamendua, Ordenagailuz Lagundutako Kirurgia eta Erradioterapia dira. Honetarako, ondoko teknologiak erabiltzen ditu: telekomunikazioak, segurtasuna, ordenagailuz eginiko grafikoak, Alegiazko Errealitate eta Errealitate Areagotua, 3D-ko irudi medikuen prozesamendua, datu erauzketa, irudi medikuen analisi eta manipulazioa, telemedikuntza, tracking-a eta sistema optikoak, simulazioa, etab. 

Logo de VILAU

  Vilau
  Vilau, komunikazio interaktiboan irtenbideak diseinatzen, garatzen eta ezartzen enpresa espezializatua da. Alticast eta INI-GraphicsNet enpresen parte da. Lehena Telebista Digital Interaktiboko plataformak garatzen lehena da eta bigarrena komunikazio bide eta eduki digitaletan mundu mailako erreferentea da, eta gainera, Fraunhofer izeneko alemaniar sare teknologikoarekin lotura estuak ditu. Punta puntako teknologiaz, sormenaz eta ikus-entzunezkoen sektorean duen esperientzia handiari esker, Vilauk bere bezeroekin batera proiektu berritzaileak sortzen ditu. Proiektu guztiak bakoitzaren neurrira egiten ditu. Soluzio osoak eskaintzen ditu, edukien ekoizpen eta kudeaketa ere eskaintzen baitu. Vilaurekin zer komunikatu eta nori zuzendu nahi zaren pentsatzen duzu. Harrigarria, berritzailea eta sormenez betea egitea, gure lana da.

Enpresaren negozio bideak 3 dira:

- Kanalak:
Webguneak - Telebista interaktiboa – Mugikorra - Telebista korporatiboa - Web bidezko telebista - Digital Signage.

- Espazioak:
Museo eta Interpretazio Zentroetan irtenbide original eta interpretaziozkoak sortuz aplikatzen ditugu (Teknologia berriak eta Lurraldeko Proiektuak – Turismoa - Errekurtso interaktiboak – Edukiak eta Kate digitalak).

- Cast:
Telebista Digital Interaktiborako Plataforma eta Aplikazioak – Bideo bidezko parte hartzea – Helburu turistikoko Plataformak - Web bidezko telebista plataformak – Albiste atari eta korporatiboentzako eduki kudeatzaileak – Ikus-entzunezkoetan irtenbideak. 

  © 2001-2010 Vicomtech   2010/06/21
Hasierako orrialdea