Vicomtech INI-GraphicsNet-eko Kidea da

IK4 Research Alliance-ko Kidea da
InprimatuInprimatu

Proiektuak


Proyectos

 
 Proiektu Europearrak
 CENIT Proiektuak
 Etorgai Proiektuak
 Etortek Proiektuak
Honako hauek oraindik lantzen ari garen zenbait proiektu dira:


AATACA
  Ibilgailu astunetan instalatutako takografo analogikoek gidariaren abiadura, kilometro-kopuru eta jardueren informazioa markatzen dituzte paperezko diska batean. AATACA proiektua ikusmen artifizialeko tekniken bidezko takografoen disken digitalizazio automatikorako sistema baten garapenean datza. 
AILAB
  Proiektu hau Ingurune Adimenerako laborategi bat sortzean datza. Laborategia etorkizunean ISTAG 2010ean biltzen diren inguruneen antzeko industria-aplikazioak garatzeko erabiliko da.  
APyCA
  Proiektuak azpitituluen sorrerarako erabiltzen den prozesuan aurrerapauso bat ematea du helburu. Azpitituluak sortzeko sistema bat eta ahots ezagutza sistema bat oinarritzat hartuz, guk garatutako modulu berriak bertan integratzean datza. Moduluetako batek azpitituluen puntuazioa lortzeko ardura izango du (gaur eguneko ahots ezagutza sistemei diktatu egin behar zaie esplizituki) eta bigarren modulu batek berriz, audioan esatari aldaketa non dagoen detektatuko du, informazio honen arabera azpititulu bakoitzari dagokion kolorea esleitzeko. Modulu hauek prozesuari ematen dioten balio erantsiari esker azpititulu-lanak errazten dira eta azpititulazio automatikorantz abiatzeko lehen pausoa ematen da. 
ARTIPLAS
  Proiektu honen helburu nagusia plastikozko pieza batzuen kalitate kontrol automatizatuan soluzionaturik gabeko arazoei soluzioak aportatzea da. Konkretuki, puztutako pieza hustuen fabrikazioan noizbehinka ikusmen artifizialeko teknika arrunten bidez detektatu ez daitezkeen akatsak ager daitezke. Proiektu honetan ikertuko da industrian erabilitako metodo tipikoengandik harago, pieza, eta hura duen lote osoa, baliogabetu dezakeen akats txikien detekzio automatikoan laguntzeko. 
BEGIRA
  Begira-k irudi analisi teknologiak erabili nahi ditu, zehaztasunez euskal pilota pardituetako jokaldi eztabaidatsuak argitzeko. teknologia hau beste kirol batzuetara zabaldu ahal izango da. Pilota pardituak sistema balioztatzeko eszenatoki parekabekoak izango dira, antolatzaile, epaile eta ikusleen eskariak direla medio. 
BEGIRALE
  Proiektu honen helburu nagusia, web eleanitzen ingurunean eta era integratuan, erabiltzaileek euren esperientzia turistikoetan zehar sortutako testu libreko iruzkin eta ikus-entzunezko edukiak aztertzea ahalbidetuko duen, semantika teknologietan oinarritutako indexazio eta sailkapen sistema erdi-automatikoa garatzea da. 
BerbaTek
  Egungo ingurune globaltzailean, informazioa eleanitza da. Informazio horren tratamendua egokia izan dadin, dagoen hizkuntza guztien tratamendu zuzena beharrezkoa da. Euskal Herriak eleaniztasunaren erronkari aurre egiten denbora darama, ingurune eleanitz batean bizitzen ohituta baidabil. Hizkuntzen Industria osatzen duten arlo ezberdinek (hala nola Itzulpena, Edukiak eta Irakaskuntza, besteak beste), garrantzi handia dute Euskal Herrian. Hala ere, sektoreak erronka gero eta garrantzitsuagoei heldu behar die globalizazioa eta Internet direla eta. Hobekuntza, ingurune eta hizkuntza berrietara egokitzeko, testu eta multimedia eleanitzen tratamendua errazten duten teknologien garapena beharrezkoa du. Teknologia horien garapenak bizi garen ingurune globalizatu, interkonektatu, superinformatu eta eleanitz berrian jarrera ona hartzen lagunduko dio. Hori da, hain zuzen ere, BerbaTek ikerketa estrategikoko proiektuaren helburu nagusia: hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologiak garatzea Euskal Herriko hizkuntzen industriaren lehiakortasuna hobetzeko. 
Bi2Hiru
  Bi2Hiru proiektuak proposatzen duena automatikoki 3D elementuak berreraikitzeko 2D plano batean duen informazioa esplotatzea ahal egiteko hurbilketa da, horretarako teknika semantikoak erabiliko dira behin aipatutako arloak (hirigintza eta arkitektura) modelatu diren. Arazoarentzako konponbidea proposatzen duten aplikazio komertzialak egon arren, prezio altua eta daukaten jarduera arrunta dela eta, hurbilketaren ideia hirigintzaren diseinu enpresa eta arkitektura-estudioentzako aukera erakargarria da, diseinugile eta bezeroentzako balio handiko tresna suposa dezakeelako. Bi2Hiru-k gainera hurbilketa berritzailea proposatzen du, egon daitezkeen beste irtenbideekin alderatuta, web semantikoarekin erlazionatuta dauden teknologien ikuspuntutik bideratzen baitu, batez ere elementu batek duen ezaupide-karga aprobetxatzen dituzten ontologien erabilerarekin, informazio hori 2D urratsetik 3Dra joateko irtenbidea emateko. Proiektuaren emaitza bezala ikerkuntzaren emaitzak biltzen dituen prototipo funtzional baten garapena da. 
BioFace3D
  Proiektu honen helburua teknologia aurrerakoien garapena da, aurpegiaren 3D-tako ezagupenean oinarritutako sistema biometrikoekin sarrerak kontrolatzeko. Sistema frogatu eta hobetzeko, datu base bat sortzen da egindako protipoarekin, honek 3D-tako irudiak eta algoritmo optimizatuak atzemateko beharrezkoa den hardwarea duelarik. 
BIOMICS
  VICOMTech KB Data Mining enpresarekin elkarlanean arituko da elektroferesi analisitik datozen irudien prozesamenduan. Ikertzaileei datu proteomiko eta metabolikoen analisia errazten dien prozesu metabolikoen simulaziorako beharrezkoa den datuen integrazioan aurrerapausoak egitea ahalbidetuko du proiektuak. 
BioSIS
  Proiektu honek Segurtasun Integraleko Sistemak diseinatu, inplementatu eta frogatzen ditu biometrian oinarrituta enpresetako aplikazio praktikoentzat. Horretarako, interesa duten enpresa eta instituzioentzako laborategi bat sortu da sistema biometriko ezberdinekin. Datu base eraginkor batean lan egiten da hardaware-a eta software-a probatzeko eta erabiltzaile bakoitzaren ataria hobetzeko errendimendua igo asmoz. 
BM4ISG
  Proiektuaren helburu nagusia Interneterako monitorizazio tresna automatiko baten ikerkuntza eta garapenean datza. Zaintza digitaleko tresna baten gauzatzearekin Interneteko enpresen marka eta produktuen babes beharrari erantzuna eman nahi zaio. Marka erregistratu, logotipo, artikuluen salmenta, etab.-en on-line erabileraren monitorizazio automatiko bat eskaintzea da helburu. 
COPAF
  COPAF proiektuak hiritarren segurtasuna hobetu nahi du toki publikoetan edukin kontrolerako sistema elektroniko baten garapenaren bitartez, irudiaren tratamendu optiko eta informazioaren ustiapenerako softwarearen pertsona kontagailuetan oinarriturik. Horrela, pilaketak denbora errealean idenfitikatu eta aurrerantzean gerta litezkeen pilaketei aurre egiteko jokaera planak definitu daitezke. 
e-tourgune
  Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila 2006ko ETORTEK deituriko Ikerkuntza Estrategikoaren Programa barruan kokatzen da. Bere xede nagusia ikerkuntza estrategikoaren garapenaren bidez turismo zientzietan sakontzea eta aurrera egitea da. Euskal Autonomia Erkideagoaren turismo sektorearen lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzeko, ohizko arlo zientifiko eta teknologikoren batasuna ezinbestekoa da. 
e-WindTech
  EWindTech proiektuak 3Dko grafiko eta alegiazko errealitatearen teknologiak e-learning sistemetan oinarritutako heziketa tekniko informatizatuaren mundura hurbiltzen saiatzen da. E-learning plataformek eduki ezberdinak integratu ditzakete, baina simulazio interaktibo edota alegiazko ereduen inklusioak arazoa izan ohi da. Honelako heziketa teknikoan, aerosorgailuen funtzionamenduarekin lotuta dagoena, alegiazko ereduen ikuskatzeak informazio asko ekarri dezake. 
E2E RM
  Proiektu hau E2E RM kontzeptuan oinarritzen da. Bere helburuabalio katearen zehar aurkitzen diren Jabetza Intelektualaren buruzko eskubide guztien irudikapen digitalako estandarren definizioa da, bai autoreen eskubideak, bai interpretatzaileenak, bai argitaratzaileenak, bai ekoileenak eta banatzaileenak. 
EIKEA
  EIKEA proiektuaren helburua euskarazko ikus-entzunezko albistegien transkripzioa automatizatzeko beharrezkoak diren tresnak garatzea da. Tresna hauen garapenari esker, euskarazko multimedia edukien transkripzio prozesua erraztuko da eta ondorioz, euskaraz azpi-titulaturiko ikus-entzunezko edukien kopurua handitzeko aukera egongo da. 
ELEARSEC
  Lanbide Heziketarako ikastetxeentzat segurtasun digitalean hezteko e-Learning sistema baten garapena. 
ELISA
  “ELISA - Laguntza zerbitzuetarako kokapen ingurune adimendunak” proiektuaren helburua ikerkuntzarako plataforma teknologikoen barruan zerbitzu berrien definizioa, diseinua, garapena eta zabaltzea da, nagusiki kokapen eta iritagarritasun/ moldagarritasun arloetan. Zerbitzu hauek mugikor eta kokapen teknologietan oinarrituta egongo dira, bai barruko eta baita kanpoko ingurunetan ere. Zerbitzu hauek erantsitako balore handia edukiko dute edozein pertsonarentzat, pertsona elbarrituak barne. 
ePlantVerify
  ePlantVerifyk proposatzen duena tresna semantikoak erabilita gerturatze bat da, non instalazio industrialaren (eplanta) diseinuan parte hartzen duten objektuek beraien geometriari buruzko informazioaz gain, gertutasun, erabilera, aldagai ekonomiko eta fisikoei buruzkoa ere izango duten. Aipatutako ezaugarriak modulu, programa eta datu-repositorio ezberdinetatik jasoko dira eredua behar dituen ezaugarriekin hornitzeko, horrela instalazioen antolamendu (plant layouts) ezberdinak irudikatuko direlarik. Instalazioaren antolamendu ezberdinak eredu handien ikuskatzaile baten bidez ikusi ahal izango dira, horien bidez walkthrough moduko saiakuntzak egin ahalko direlarik. 
eROOM
  eRoom proiektuaren helburua, mediku eta gaixoei zerbitzuak eskaini asmoz, orotarako interfaze integratu eta ergonomiko bat garatzea da, ospitaleetako gaixoen geletan ezartzeko. Zerbitzu guztiak ukipen-pantaila bakarraren bidez eskuragarri izatea lortu nahi da, gaixo bakoitzeko pantaila bat ezarriz. Eskaini asmo diren zerbitzuak gaixoentzako eta bisitarientzako aisialdirakoak (telebista, irratia, telefonoa, Internet, eskatu ahalako bideo zerbitzua, etab.) eta ospitaleko mediku eta erizainentzako asistentziakoak (ospitaleko informazio sistemarako atzipena, edozein motatako azterketa eta txosten medikoak lortzeko aukera, gaixoa hartzen ari den botikei buruzko informazioa, gaixoaren egunerokoari buruzko informazioa, etab.) dira. 
ESKAUT
  Kontsumitzaileak etengabe Intenet eta baliabide sozialen bitartez komunikatzen dira beraien iritzia emanez, horren ondorioz komertzioak erronka berri bati aurre egin behar dio. Baliabide hauek, pertsona desberdinen iritzien bitartez, geroz eta eragin handiagoa dute kontsumitzaileen erosketa erabakietan. Textuinguru honetan, Eskaut Proiektuak enpresei seinale kritikoen detekzio goiztiarra eta zein iritzieie arreta prestatu behar zaien eskaintzen die. Eskautek Web 2.0 erabiltzeko eta kontrolatzeko baliabide teknologikoak eskainiko ditu abantaila lehiakor bat bezala. 
FURIA
  Proiektu honen xedea, gaur egun ikus-entzuteko edukien difusio teknologi berriek ek eskaintzen dituzten aukerei aurrerabidea ematea da. Horrela, DVB-H estandarraren hedapena bultzatu eta satelite eta lurreko telebista seinaleen sare berrien definizioan parte hartzea dira proiektu honen helburu zehatzak, beti ere gailu mugikorren inguruan lan eginez eta DVB-T estandarraren bigarren belaunaldiaren gaitasun teknikoak aztertuz. 
FUTURE INTERNET
  FUTURE INTERNET proiektuaren helburu nagusia, Euskadiko Teknologia eta Informazio Gizartearen Jakintza prestatzea da. Era honetan, parte hartze aktibo bat edukiko du Internet-ek aurkezten dituen aukera berrien aurrean. Denboran zehar, Internet-ek garapen ebolutibo eta batez ere, iraultzaile bat jasaten ari du eta hortara moldatu eta aurreratu beharra dago. Hortarako fokalizazioan zentratzen da, gaur egun aurreratuak gauden alorrak kontutan eduki eta hortan zentratu merkatua lidaretzeko gai izateko. 
GENSPORT
  Proiektu honen helburu nagusia kirol talde bateko entrenatzaileek beraien artean jakituria banatzeko tresna bat sortzean datza; tresna hau kirol gaiekin lan egingo duen egile plataforma bat izango da. Horrela entrenatzaileak heziketarako grafikoak eta ahotsa erabiliko dituen tresna baliagarri bat lortuko du.  
Go4Jan
  Go4Janen helburu nagusia lehen sektoreko zerbitzu turistikoen hornitzaileentzat (gehienbat jatetxeak eta ostatuak) denbora errealeko prozesuak kudeatzeko tresnak garatzea da. 
HCI4MED
  HCI4MED proiektuaren helburua gizaki-makina elkarrekintzarako erreminta naturalago eta intuitiboagoak sendagileen eskura jartzea da. Ospitaleko informazio sarean integratuko den interfaze multimodala diseinatu eta garatuko da proiektu honetan. Honen bidez, eta informazio klinikoa –bizi-seinaleak eta ebakuntza-bitarteko irudiak eta bideoak barne– erantsiz, tresna medikoekin elkarri eragiteko aukera eskaini nahi da. Hiru dimentsiotako irudigintza teknika berriak garatu nahi dira, sakontasunaren sentsazioa indartuz, diagnosi klinikoa ahalik eta zehatzena izan dadin. 
HIGI
  Proiektu honen helburua, telefono mugikorretarako telebista digitaleko kabezera bat diseinatzea, garatzea eta balioztatzea da, DVB-H sare baten bitartez zerbitzu interaktiboak bidaltzea ahalbideratzeko 
HYPER
  HYPER proiektuak errehabilitazio sistemen arloa landuko du. Bereziki, gailu neuro-robotiko janzgarriak eta neuro-protesi motorrak errealitate birtualarekin bateratuko ditu, soluzio berriak sortuz. Sistema berri hauen helburua iktus edo garun basoetako istripua (CVA), garun-paralisia (CP) edota muin-espinalaren lesioa (SCI) daukaten pertsonen mugikortasun arazoak lantzea izango da, errehabilitazio prozesuaren iraupena murriztuz eta haren emaitzak hobetuz. 
I2HOME (IST-2005-033502)
  I2HOME proiektuak etxetresna eta etxeko sistema guztien erabiltera erraztuko du. Abantaila hau pertsona helduei eta elbarritu kognitiboei bereziki lagunduko die. Hau egiteko kaleratzear dagoen estandar berri batetan oinarrituko da, Urrutiko Kontsola Unibertsala (URC) Estandarra hain zuzen ere. 
IMS
  CAMaren (ordenagailu bidezko fabrikazioa) euskarri izango den sistema sakon baten inplementazioa, Alegiazko Errealitate eta Errealitate Areagotuarekin erlazionaturiko teknologien gaitasunetan oinarritzeaz gain, informazioaren Egiaztapena ere kontutan hartuko duena. Nazioarteko proiektu hau, Hego Koreako gobernuak finantziatuta dagoena, Koreako ekonomiaren bi eragile nagusietara zuzenduta dago: ontzi eta automozio industriara. 
INFUTUR
  INFUTUR Vicomtech, Robotiker-Tecnalia, CTIC, CITIC eta AIDO zentroen arteko kooperazio proiektu bat da. INFUTUR proiektuaren helburua, epe ertain eta luze baten barruan, turismo arloan dauden teknologi berrien beharrei erantzuna ematea da. Honela, proiektu barruan prototipo bezala lortutako emaitzak sektore honetako enpresen lehiakortasuna hobetzen duten produktuak lortzeko baliogarriak izatea bilatzen da. 
INNOVAE MULTIJUEGOS
  Proiektu honen helburu nagusia keinu-interfazeetan oinarritutako pertsona-ordenagailu elkarrekintza metodo berrietan ikertzea da. Lortu nahi dena, erabiltzaileak eskuen mugimendu soil batez ordenagailuarekin harremanetan jarriko duen sistema da. 
INREDIS
  TIC baliabide eta teknologien belaunaldi berriak, existitzen diren erabiltzaile gailu desberdinen eta pertsona ezinduek erabiltzen dituzten laguntza tekniko eta ingurunearen seinalaketa eta kontrolaketa gailuen arteko interoperakuntza ahalbidetuko du, ezagupenaren gizartean ezindutako erabiltzaileen integrazioa lortzeko xedearekin. 
IRIS
  IRIS proiektua bi begien jarraipena egiteko gai den bideo-okulografiako jarraipen sistema baten garapenean datza. Sistemak gaur egun merkatuan dauden sistemekin konparaturik sendotasun eta prezisio handiago, prezio baxuago eta tamaina txikiago eduki dezan nahi da. Horrela, teknologia hau pertsona gehiagok erabili ahal izango dute eta gainera aplikazio esparru handiagoa izango du. 
IRUDIKO
  IRUDIKO bidaia planifikatzerakoan turistentzat ibilbide turistiko pertsonalizatuak sortzeko balio duen irudietan oinarritutako iradoki sistema bat da. Helburua turistaren interesen eta berak jarritako murrizketen arabera aktibitate paketeak eta agenda pertsonalizatu bat sortzea da. Hau lortzeko, turistaren profila eta bere aukeraketa irizpidea ezagutzea beharrezkoa da. Emaitzak aurkezteko interfaze lagunkoiak eta bilaketa algoritmo adimenduak garatuko dira. 
ISD
  Euskal Meteorologiako eta Klimatologiako Zuzendaritzaren proiektu estrategiko horren honen barruan, Vicomtech hainbat sentsoretatikren bitartez jasotzen den datorren informazioa bistaratzen ari da lanean, ikusiz hauek ulertzen eta ikusiz aztertzen laguntzeko. Denboran zehar aldatzen doan informazioa biltzen da, estazio automatikoek, eguraldi radar batek eta itsasoko hainbat sentsorek jasotzen dutena. Asmoa informazio hori guztia lurraldearen 3D-ko eredu batekin elkartzea da, gero dena batera aztertu ahal izateko. 
iTOLL
  ITS-en barnean dagoen aplikazio eta irtenbide mota guztien artean, iTOLL-en helburua ordainsarien sistemen hobekuntza da, bide-anitzeko ordainsari elektroniko adimenduna eta Free Flow satelite bidezko etorkizuneko kokatze sistemak integratzeko gai dena garatuz. Nahiz eta Free Flow-arean barnean badagoen ordainsari elektronikorako irtenbiderik, dauden irtenbideen artean ez dago bat eskura dauden egungo teknologiak (DSRC edota ikusmen artifiziala, adibidez) eta satelite bidezko kokatzean oinarrituko etorkizuneko ordainsarien teknologiak biltzen dituenik. 
KONEKTV
  Proiektu honen helburua, balio erantsia duten zerbitzuak telebista bidez eskeini ditzakeen gailu bat garatzea da, Informazioaren Gizartetik urrun dauden biztanleriaren sektore batzuei (nekazal guneetan bizi direnei, adintsuei, informatika ezagutzen ez dutenei,...) arreta berezia emanez. 
MCODA
  MCODA proiektuaren helburu nagusia ehungintzaren sektoreko PYMEei Internet bidez arropak merkaturatzea ahal egingo duen zerbitzu plataforma estandar baten garapena da. Sistema honek merkaturatze fase guztiak (disenu eta patroia; jantzigintza; logistika eta banaketa; denda) Internet bidez eskuragarri den plataforma bakarrean biltzen ditu. 
MEDIATUR
  Mediaturren helburua turismoko balio-katearen barnean eduki multimedia kudeatzeko, pertsonalizatzeko eta berrerabiltzeko, eta formatu anitzeko ingurune banatu baten argitaratzeko, gai den plataforma teknologiko bat garatzea da. Helmuga turistikoen kudeatzaileentzat euskarri elektronikoak erabiliz hedatzen den edukiak banatzeko plataforma bat lortu nahi da (promozio kanpainak, eguneko eskaintza, bidaiei buruzko informazioa …). 
MedNET
  MedNET proiektuak medikuntza segurtasunari lotuta dauden gaietan Hego Ameriketako herrialdeekin elkarlan sarea eratzea du jomuga. EBk diruz lagundutako proiektu honen bidez Hego Ameriketako herrialdeetan medikuntzarako aparteko sarea eraiki nahi da. Brasil eta Perun pilotu bana ezartzea aurreikusita dago; horrela, satelite bidez, Amazonas ibaiaren arroko eremu edota hirigune isolatuak lotuz. Partzuergoaren muina tokiko gobernuek eta Hego Ameriketako osasun zentroek osatzen dute eta telekomunikazioen arloko Espainiako enpresa biren - Thalesen eta Hispasaten - laguntasuna izango dute. 
Metaverse1
  Metaverse1 (mundu erreal eta birtualen arteko estandar orokorrak) proiektuak mundu birtual (Second Life, World of Warcraft, IMVU, Google Earth etab.) eta errealaren arteko elkarrekintza ahalbidetuko duen textuinguru orokor normalizatu bat eratuko du. 'Metabertsoa guztiontzat' puntua oso garrantzizkoa izango da, gizartearen gutxiengoen 'e-inclusion' edo e-barneraketa bermatzeko. 
METZ
  METZen helburua erabiltzaileei mugikortasunean eduki turistiko multimediak atzitzeko aukera ematen dien plataforma teknologiko hibrido baten garapena da. Horretarako transmisio sare ezberdinak eta edukiak atzitzeko sare ezberdinak bateratuko dira eduki aurreratuak eskaintzeko. DVB-Hko teknologiak eta UMTS, GPRS edo HSDPA/HSUPA bateratuko dira. DVB-H destinoari buruzko eduki turistiko jeneralak transmititzeko erabiliko da eta UMTS, GPRS edo HSDPA/HSUPA beste pertsonalizatutako zerbitzu batzuk atzitzeko puntutik punturako bi noranzkoko interakzio bat lortzeko erabiliko da. 
MIND
  MIND proiektuan neurozientzialari-taldeei Alzheimer gaitzaren ikerkuntzan baliozkoa izango zaien ezagutza plataforma bat eraiki nahi da, gaitzari lotutako datu klinikoen, -omiko deritzenen eta irudi medikoen integrazioaren bitartez. 
MiroView
  Proiektu honen helburua egitura espazialen (Steel Detailing) diseinuaren alorreko teknologia semantikoen aplikazioa da. Era honetan, ereduaren modelaketarako laguntza eta egiaztapenak egingo dira, CAD egituretako ereduetan sartutako informazioaz baliatzeaz gain. 
MIROWALK
  Proiektu honen helburua nagusia tresna semantikoak erabiliz neurri handiko CAD ereduak bistaratzeko software baten garapenean datza.Horrela erabiltzaileak CAD ereduetan nabigatzeaz gain era bisual eta murgilduan, ereduarekin elkarrekintzan aritu ahalko da. 
MOBA
  Vicomtech-ek egurrean termiten presentziaren antzemate automatikorako, egur mota ezberdinetan, termitak elikatzen diren bitartean igortzen dituzten soinu-seinaleen azterketaren bidez, algoritmoak garatzen ditu. 
MovilTrans
  Erabiltzaileak txartelak lortzea erraztuko duen, baita hauek gailu mugikorren bidez jaulkitzeko, plataforma bat ezartzeko aukerak garraioaren etorkizuna markatuko du, garraioa sartzen erraza, azkarra, erosoa eta ekologikoa izango delarik. Proiektu honek proposatzen dituen teknologia mugikorrak txartelen erosketa eta jaulkitze elektronikoa erraztuko dute, garraioaren sektorean etorkizun gertu batean ezartzeko aukera dagoelarik. 
NANOTHER
  NANOTHER proiektua IK4 Research Alliance klusterrean Vicomtechen bazkide den GAIKER-IK4 erakundeak koordinatzen du. NANOTHER azken urteetan minbiziaren tratamenduaren alorrean ikusi izan den proiekturik aipagarrienetakoa da. Ikerketa alor ezberdinetako puntako hemezortzi erakunde europarrek parte hartzen dute bertan. Vicomtech-IK4 taldeak proiekturako garatuko diren nanopartikulen laborategiko in-vivo ezaugarritze eta balioztatzean hartuko du parte, MRI eta SPECT/PET irudigintza tekniken bidez lortutako irudien analisia burutuz. 
NEURONA
  Proiektu honen helburu nagusia mugikor konbergenteen zerbitzuak sare konektibidade azpiegitura partekatzea ahalbidetzen duen proba laborategi ireki bat martxan jarri eta definitzea da, sistema berriak gehitzea ahalbidetzen duena hala nola, pila protokoloak, middlewareak eta zerbitzuen distribuzio plataforma, laborategiaren kudeketarako prozedimendu eta tresna definitzea, honelako azpiegituran lan egiteko ahalbidetuko duen negozio modelua proposatu eta testuinguru honetan erabiltzailearen esperientzia aztertzea. 
OSI+
  OSI+ proiektu estrategikoaren oinarrizko helburua Informazio eta Komunikazio Teknologietan oinarritutako osasun sistemetarako produktu berrien bidez euskal enpresak merkatu-hobi horretan kokatu ahal izatea da. Proiektuaren erronka teknologikoa, ospitale zabalduaren testuinguruan gaixoen diagnostiko, tratamendu eta jarraipenerako informazioa kudeatzeko osasun sistemetarako azpiegitura digital bateratua sortzean datza. 
PANGEA
  Proiektu honen helburu nagusia telebista inguruetan hiru dimentsiotako eredu geografikoak irudikatzea uzten duen plataforma baten sorreran datza, ereduaren datu batzuk era dinamikoan aldatuak izan daitezkelarik. Adibidez, estropada emanaldi batetan, kostaldearen eredu bat erakutsi/azaldu eta bertan momentuoro ontzien kokapena jarri liteke, baita egindako bidea ere. 
POINT
  Textuinguru ezberdinetan (etxetik ari diren erabiltzaileak, zein museoan bertan dabiltzanak) informazio turistikoa eskainiko duen plataforma baten garapena MUJA museo publikorako, diseinu grafiko aurreratuz eta ahozko interfaz berriztaitzeleez hornitua eta plataforma robotiko zein museoko edukin multimedia guztiarekin komunikatua. 
PUPPET
  Proiektuak mundu errealean kalitate handiko 3 dimentsiotako pertsonaiak sartu nahi ditu. Aktore erreal batek mugiaraziko du pertsonaia momentuan bertan. Pertsonaia benetan mundu errealean txertatuta dagoela irudi dezan, errealitate mixtorako teknologia aurreratuak garatuko dira, oklusioak eta iluminazio erreala adibidez. 
PxU
  Proiektu honen helburua aplikazio anitz guztiak beteko dituen sistema baten garapena da. Galileo kokatze sistema berria bezalako kokatze teknologia aurreratuak, banda zabaleko komunikazio teknologia aurreratuak eta informazioaren memoria eta berreskuratze adimendun moduak erabiliz lortuko dena. Teknologia berri hauek aplikazio berritzaileetan pentsatzera garamatza, adibidez dauden ordainsari sistemak berritzea beharrezkoak diren azpiegiturak txikiagotuz. Futuristak diruditen eguneroko bizitzan garrantzi handia duten beste aplikazio batzuk (autoaren aseguruaren ordainketa ibilitako kilometroen menpekotasuna, aparkaleku eremuen ordainketa, etab.) plataforma teknologiko honetan oinarrituta daude. Beraz, etorkizunean PxU plataformaren gainean oinarria izango duten milaka aplikazioetan pentsatzera darama. 
Q-Formación
  Q-formación proiektuaren helburua Heziketa-Ikasketa prozesuaren diseinu, burutze eta kudeaketa automatizatzea da, horrela ikasleak lan-gaitasunetan trebatuko direlarik araupeturiko osagai didaktikoak erabiliz. Horretarako ondorengo ezaugarriak dituen aplikazio informatikoa diseinatu eta garatuko da (i) Heziketa-Ikasketa prozesuaren diseinu, burutze eta kudeaketa modu egitaratu eta gidatuan laguntzea, (ii) Modu azkar eta bezeroen beharren arabera trebakuntza programak diseinatu eta garatzea ahal egingo diena ustiatzaileei, eta (iii) Modu automatikoan gaitasunei dagokien beharrak heziketa eduki estandarizatuekin lotzea algoritmo semantikoak eta Adimen Artifizialean oinarritutako teknikak erabiliz. 
RAUDOS
  RAUDOS sareko erabiltzaile bat, erabiltzaile izen batekin eta contraseña batekin konektatuko litzateke plataformara. Barruan egonda, jolas moduko edo formakuntza motako aplikazioekin elkarreragin dezake. Modu honetan puntuak lortzeko aukera dauka eta horrela bere saldo birtuala areagotzen du. Denbora guztian, aplikazio guztiekin elkarreragiteko pertsonai birtualak izango ditu laguntza moduan. Plataformarekin interakzioa, sarera konektatua dagoen edozein aparailurekin egin daiteke (ordenagailua, telefono mugikorra, PDA, telebista…). Lortutako saldo birtualarekin, erabiltzaileak eduki audiobisuala ikusteko aukera dauka, aurretik aipatutako edozein aparailu erabiliz. 
RETADIM
  Sare honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, teknologia laguntzaileetan bildutako jakinduria areagotu nahi da. Bestalde, esparru honen inguruan egiten diren ekintza kupurua handitu nahi da. 
RUSHES
  RUSHES proiektuaren helburu nagusia ikus-entzunezko eduki gordinak automatikoki sailkatzeko eta eskuragarriak izateko sistema bat diseinatzea, inplementatzea eta balioztatzea da. Era honetan, edukin hauen berrerabilera sustatzen da, bilaketa semantikoak erabiltzaileari eskainiz. 
SeCulart
  Erakunde Kulturalen interoperatibitate semantikoa lortzeko tresnak egiten, proiektu honek hobetuko ditu eduki kulturaleko sarbide eta erabilera. Proiektu honetan Web semantikoko teknologiak erabiltzen dira iturri kulturala banatuetara sarbide global bat lortzeko. Honen bidez, kontsulta aurreratuak erraztuko dira. Honetaz gain, hizkuntza naturalaren prozesamenduko teknologiak erabiltzeak partzialki automatizatuko eta azkartuko du eduki kulturalaren indexazio prozesua. 
SEGUR@
  SEGUR@ proiektuan entitateaken, markaken, erakundeaken, pertsonaken, babestutako lanen lanak eta abarren sare informatikoetanko, interneten bereziki, zaintzaekorako, monitorizatzekoziorako eta babestekoerako algoritmo aurreratuak garatuko dira. Proiektuaren helburu nagusia erakundeak, software erreminten bidez erakundeak, sare informatikoetan babestea da, haien pribatutasuna babestuz zainduz eta hirugarrenek haien beren izen onak zikintzea saihestuz. 
SEMTEK
  SEMTEK proiektuaren helburu nagusia ajente teoriaren aplikazioa da ingurunean dagoen informazioa semantikoki egokituta izan dadin, ingurune adimen teknikak erabiliz. Horrela, proiektuan parte hartzen duten bazkideak, tecnologia berri hauek sakontzeko aukera eukiko dute eta ingurune-adimen aplikazioak sortu ahal izango dituzte. 
SERENA
  Aortako aneurismaren baten EVAR (EndoVascular Aneurysm Repair) konponketa endobaskularra jasan duten gaixoen jarraipena egiteko eredua eta sistema proposatuko ditu SERENA proiektuak. Horretarako, azterketa medikoek hornitutako irudien eta bestelako datu klinikoen gordeketa, kudeaketa, integrazio eta analisia burutzea ahalbidetuko ditu sistemak. Modu honetan, gaixoaren aortako aneurismaren baztertze maila eta aneurismaren haustura arriskua ebaluatzeko erreminta jarriko da mediku taldearen eskura. 
SIGEM
  SIGEM proiektuaren helburua larrialdietan planifikazio eta entrenamenduetan lagunduko duten alegiazko simulagailuen garapena da (adib. baso edo hiri-suteetan edota itsas zabaleko isuri kimikoetan). Aipaturiko larrialdien jokabide-eredua simulagailu motorrean sartu ahal izateko egokiak izan behar dute, denbora errealean erantzunak jasotzeko baita , era berean, larrialdien bilakaera modu errealistenean kalkulatzeko zehatz adina ere. 
SIMUSOL
  Proiektu honen helburua lanbide-heziketara zuzenduriko elkarrekintzarako arku elektrikozko soldaketa simulagailuaren garapena da. Heziketaren lehen fasean erabili daitekeen sistema da, oinarrizko kontzeptuak erakargarri bihurtuz. Simulazio bat denez, arriskurik gabe lan egitea eta lehengaietako kosteak aurreztea ekartzen ditu. 
SINERGIA
  Proiektuaren helburu nagusia gizakiaren hausnartzeko eta ikasteko trebetasunaren eta ezagutzan oinarritutako sistemen (KBS-Knowledge Based Systems) arteko sinergia, makineri mekatroniko konplexuaren (zehatzago zenbakizko kontroleko makina-tresnak) matxuren diagnostikoari aurre egiterakoan, enpirikoki aztertzea da. 
Skeye
  Skeye proiektuaren helburu nagusia eguraldia aztertzen duten zentruei gaur egun dituzten sistemez gain beste informazio iturri batzuk gehitzea da. 
SOPRANO (IST-2006-045212)
  SOPRANO proiektuak inguru eta etxe adimendunak diseñatuko ditu nagusiei zuzenduta modu guztiz berritzailean. Diseinua testuinguruan oinarrituko da eta interfaze natural eta erabilterrazak eskainiko ditu. Zerbitzuak arrazoizko kostu batean egongo dira eskuragarri eta erabiltzailearen, zaintzaileen nahiz familiaren eskakizunak izango dituzte kontutan. Hala, nagusiak beren kabuz beraien etxeetan bizi daitezkeen denbora ahal beste luzatuko da. Proiektuaren lehentasunetako bat harrera ona izango duten eta erabilterrazak izango diren interfazeak lortzea da. Proiektuan garatutako prototipoak 600 erabiltzailerekin ebaluatuko dira. 
TB DIGITAL LABORATEGIA
  Telebista digitalean erabiltzeko zerbitzu eta aplikazioen ikerketa eta garapenerako laborategi baten diseinu eta ezarpena.  
TEBAS
  TEBASekin proposatzen den sistema ekipo bakar batean egongo da oinarritua eta helburua pertsona bakar batek kudeatu ahal izatea da. Kontrol puntu honetan bertan irteerako seinalea konposatu ahal izango da sarrera moduan dauden zenbait bideo seinale erabiliz. Sarrera hauen artean grafiko tridimensionalak ere izango dira. Seinale sintetiko hauek faktore garrantzitsuak dira sistemaren kostu baxua bermatzeko, izan ere, kamara eta ibilgailu garestiak erabili behar izana saihesten dute. 
TIMIN
  BTI Biotechnology Institute erakundeak zuzentzen duen TIMIN proiektuan Vicomtech-IK4 ikerkuntza zentroak diagnosirako, kirurgi ebakuntzen planifikaziorako eta ebakuntza ondoko jarraipenerako irudiz lagundutako sistema baten diseinua eta garapena burutuko ditu. Erreminta hau endekapenezko artikulazioetako gaixotasunetarako erabiliko da, alor honetara zuzendutako irudigintzan burutu diren azken aurrerapenak jasoz, hala nola, kartigrama teknologia. 
TOPATU
  Proiektu honen bitartez erabiltzailearentzat interfaze berri bat inplementatu nahi da M-Contact ukimenen aplikaziorako. Aplikazio hau DNTk garatuko du, horrela elementu elkarreragile nagusia erabiltzailearentzako ez da testua izango, baizik eta hitz egiteko gai den abatare bat. Abatare hau, erabiltzaileak aukeratutakoa izango da, norbera ordezkatzeko beste erabiltzale batzuekin harremanetan jartzeko erabiltzen dituen gailu ezberdinetan: sakeleko telefonoan, Internetera konektaturiko ordenagailuan, telebistan. 
VIRTUE
  VIRTUE proiektuaren helburu nagusia jariakiren analisirako plataforma bat garatzea da. Plataforma honen bidez, itsasontzien errendimendu hidrodinamikoaren optimizazioa lortu nahi da hurbilketa sakon eta integral baten bide. Modu berdinean, orain arte itsasontzi industriari ematen zaizkion zerbitzuak nabarmendu nahi dira, non zerbitzu hauek eredu fisikoen analisian ohinarrituta daude. 
VISGEN
  Proiektu honek gaixotasun jakin batzuekin lotutako ibilbide metabolikoak bistaratzeko, integratzeko eta elkar erlazionatzeko modulu aurreratu bat diseinatu eta garatzea bilatzen ditu. Xede hau erdiesteko datu genomiko, proteomiko eta metabolomikoei eta transkripzio faktoreei buruzko informazioak erabiliko dira. Finean ikerlari espezialistaren eskura erreminta bioinformatiko aberats, sendo, eraginkor eta intuitibo bat jarri nahi da. 
VISIÓN
  Harreman sozial eta profesionalen garapenerako ezinbestekoak gertatzen dira gaur egun komunikabideak eta komunikazio zerbitzuak. Informazio Teknologietan azken urteotan eman diren aurrerakuntzek aipatutako zerbitzuei lotutako jardueretan iraultza ugari ekarri dituzte. Gauzak horrela, honek herrialde industrializatuen ekonomia eta gizarte harremanak bultzatzea suposatu du. 
VITAL
  VITAL proiektuak komunikazio eta informazio teknologi aurreratuen konbinazioa proposatzen du. Teknologia horiek telebista edo telefono mugikorra bezalako gailuak erabiliko dituzte adineko erabiltzaileei etxeko inguruan zerbitzuak eskaintzeko modu nagusi bezala. Zerbitzuok ez dira eguneroko bizitzan laguntzera zuzenduta egongo, orain arte arreta gutxi izan duten informazioaren beharra, pertsonen arteko komunikazioa, aholku edota denbora-pasa bezalako beste eskaerei baizik. 
ZEBRASCREEN
  ZEBRASCREEN proiektuak zebra arrainen enbrioiengan egindako saiakuntza edo in-vivo screening-aren burutzea automatizatuko duen sistema baten garapena lortu nahi du. Sistema honek irudien analisirako metodo aurreratuak behar ditu ehun eta organoek izan ditzazketen aldaketa morfologiko edo funtzionalen identifikazio eta sailkapen automatikorako. Metodo hauek fenotipo konplexuen neurketa kuantitatiboa utzi beharko lukete, milaka irudietatik aurrera, high-throughput-a daukaten sistemak sortuz. 


 Amaitutako Proiektuak

  © 2001-2010 Vicomtech   2010/07/02
Hasierako orrialdea