Vicomtech-IK4 GraphicsMedia.net-eko Kidea da
InprimatuInprimatu

Ongi Etorri


Vicomtech-IK4-eko Lan Taldea

Donostiako Teknologi Elkartegia

Lotura Nabarmena:

SW enpresen Kooperaziorako Nazioarteko Tailerra SW enpresen Kooperaziorako Nazioarteko Tailerra

Donostiako Teknologi Elkartegia

Vicomtech-IK4

Donostiako Teknologi Elkartegia

 
Gaurko Gaiak:
Ingurumen-Iraunkortasunerako IKeetan (doktore) Ikertzailea
  Lanpostuak
Biodonostia Osasun-Ikerkuntza Institutu izendatu dute
  2011/11/15 
Metaverse1 proiektuak bigarren saria lortu du 2011 ITEA2 Outstanding Achievement Awardean
  2011/12/06 
Vicomtech-IK4 Open URC Aliantzako kide fundatzaile
  2011/12/05 
SW enpresen Kooperaziorako Nazioarteko Tailerra
  2011/11/24
Gaia, Donostia - San Sebastián, Spain.
Agente turistiko ezberdinek Etorkizuneko Internetek sektorean duen eragina aztertzen dute
  2011/10/21 
 Xedea eta Ikuspegia
 GraphicsMedia.net
 Merkatuan dugun Betebeharra
 Vicomtech-IK4: Orokor eta Lokala
 Nola aurkitu
Vicomtech-IK4 (Ikus-elkarrekintza eta Komunikazio Teknologien Zentrua) Donostiako Teknologi Elkartegian kokatuta dagoen ikerketa aplikaturako zentro bat da, konputagailu bidezko elkarrekintzazko grafikoak eta multimedia digitala ikertzen dituena.

Vicomtech-IK4 Euskadiko 8 zentro teknologikok osatzen duten IK4 Aliantza Teknologikoko kide da, mota honetako sare garrantzitsuenetarikoa dena. Era berean, Vicomtech-IK4 GraphicsMedia.net nazioarteko ikerkuntza sareko kide da ere. Sare honetako kideak nazioartean ikerkuntza aplikaturiko ospe handiko zentroak dira, Computer Graphics eta Multimedia teknologien ildotik doaztenak denak. Eta honek bere jarduera ikertzailea nazioarteko bilakatzeko profil erangikor eta estrategikoa ematen dio.

Hasieratik Saretek-eko kide izan da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea, non 2007ko uztailean Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia bilakatu zen, Euskadiko Berrikuntzaren tresna koordinatzaile eta sustatzaile bezala. Era berean, urte hauetan jaso duen teknologi onarpenak IK4 aliantzan sartzea erraztu zion, baita Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioan Berrikuntza eta Teknologia Zentroa (BTZ) maila lortzea ere.

Vicomtech-IK4-en funtsezko egitasmoa enpresa eta instituzio ezberdinen berrikuntza beharrei erantzutea da. Horretarako:
  • Ikerketa aplikatuan dihardu, elkarrekintzazko ikuste-multimedia teknologiak eta komunikaziozkoak garatuz.

  • Bertako ikertzaileen heziketa eta mugikortasuna bultzatzen du.

  • Industria, unibertsitate eta beste ikerketa-zentroekin elkarlanean ari da,nolabait azken hauen osagarri izanaz.
Bezeroekin duen hartu-emanari dagokionez berriz, ikerketa-zentroan bertan garatzen diren teknologiak eta sortzen den ezagutza, bezeroentzat onuragarria izateaz arduratzen da. Hori lortzeko:
  • Bezeroek dituzten beharrei, bakoitzak jorratzen dituen arloetan, erantzun egokia ematen die.

  • Bezeroek izan ditzaketen aukerak aurreikusten eta hauek hobeto aprobetxatzen laguntzen du.

  • Bezeroen produktuentzako, azken aurrerapen eta ezagutza berriak erabiliz, hobekuntzak eta garapenak proposatzen ditu.
Guzti hau urteko ikerkuntza aplikatuko (bertako, estatuko eta Europa mailako industria eta administrazioekin) 90 bat proiektu, 85 bat ikertzaile eta urteko 5,4 milioi euroko fakturatzearekin gauzatzen da. Egun Vicomtech-IK4ko Batzar Orokorra 20 kidek osatzen dute, bakoitza oso garrantzitsua bere eremuan.

ISO 9001:2000 eta UNE 166002:2006 ziurtagiriak edukitzeak gainera, bertako lanek jasaten duten kalitate sistemak mundu osoan aintzat hartua den arau hoiek betetzen dituztela ziurtatzen du, eta ikerketa-zentroak kalitatearekiko duen konpromisoa adierazten.

Vicomtech-IK4-ek duen ikertzaile profilari esker nazioarteko esparruen eta gure ingurukoen arteko zubi-lana egin dezake; horrela gure inguruko enpresek mundu mailan geratzen diren berrikuntzez baliatzeko aukera izango dute eta hauen lanak nazioarte mailan ezagutarazi. Era berean, Vicomtech-IK4-ek nazioarteko proiektuetan parte hartzeak lekuko proiektuetan jarduera aktibitate nagusia osatu eta hobetzen du.

Gainera ikertzaile berrien heziketa bultzatzen du eta hauen lanak aldizkari ezagunetan argitaratzen laguntzen.

  © 2001-2012 Vicomtech-IK4   2012/01/25
Hasierako orrialdea