![]() |
![]() |
|
Gure
|
Vicomtech-en egiten den ikerketa aplikatuak, sektore indartsuen jarduera nagusiak jorratzen ditu.
Lortu nahi duguna, gure bezeroen beharrei aurre egitea da eta hau lortzeko gure ezagutza eta INI-GraphicsNeten laguntzaz baliatzen gara, baita beste zentroen lankidetzaz ere. Ondoren, gure eskaintza teknologikoarekin zuzenki erlazionaturik egon daitezkeen jarduera sektoreak eta hartzaileak izan daitezkeenak aipatzen ditugu. |
||
|
|
|||
|
Arloa
|
Deskribapena
|
||
| Arkitektura arloa |
Lantzen duguna:
Bai talde lanerako, baita bezeroentzako aurkezpenen produktibitatea eta grafiko eta eredu arkitektoniko elkarreragileen kalitatea areagotzen dugu.
Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Arkitektura ikasleak
- Arkitekto elkarteetako arduradunak - “Giltza eskuan” obra zibilen arduradunak - Barrualdeen diseinatzaileak - ... | ||
| Asialdi/Entretenimendu arloa |
Lantzen duguna:
Erabiltzaile eta, aisialdi eta entretenimendura zuzendutako aplikazioen arteko elkarrekintza aberatsagoak lortzen. Horretarako, alegiazko errealitateko teknologiak eta ahots teknologiak erabiliko dira eta, elkarrekintza teknika aurreratuak aplikatuko dira. Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Telebista produkzio-etxeak.
- Telebistarako eduki-sortzaileak. - Kontaktuzko Web atariak. |
||
| Bioteknologi arloa |
Lantzen duguna:
Diagnostiko zehatzagoen aurkikuntza, parametro medikoen analisien burutze, sintomen elkar-dependentzien hautemate, eredu genetikoen bilaketa prozesuetan lagundu asmoz, datu biologiko, genomiko eta biomedikoak modu eraginkorrean prozesatzen egiten dugu lan. Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Bioteknologi enpresak.
- Ekipamendu bioteknologikoa hornitzen duten enpresak. - Enpresa farmazeutikoak. - Zientzia zentroak... |
||
| e-inklusio arloa |
Lantzen duguna:
Ondorengoan egiten dugu lan: informazio teknologiak minusbaliatu eta hirugarren adineko pertsonetara gerturatzen erabiltzailearen interfaze natural eta erabilterrazak sortuz. Interfaze hauei esker erabiltzailea gailuekin komunikatzeko izango duen bidea gizakiok gure artean elkarreragiteko erabili ohi dugunaren oso antzekoa izango da. Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Minusbaliatuentzako elkarteak.
- Web atariak. - Administrazio publikoak. |
||
| Garraio arloa |
Gure lana:
- ITS arloan erantzun teknologikoak eskaintzea da, bereziki telekomunikazio eta telematika teknologiak erabiliaz garraio sistema ezberdineie segurtasun eta kudeaketa arloan sistema berriak eskaintzea da:
Hartzaileak izan daitezkenak:
- Garraio eta Logística enpresak
- Informazio eta Komunikazio Teknologi berrien sailean lan egiten duten oinarri teknologikoko enpresak - ITS arloan lan egiten duten empresak - Herri administrazioak |
||
| Herri arloa - Administrazioak |
Lantzen duguna:
E-administrazioaren zerbitzuen zabaltzean lan egiten dugu ordenagailua ez den beste medioen bidez. Gako digitala murrizten saiatzen gara interfaze intuitiboagoak eta ikasketa kurba txikiago baten bidez.
Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Erakunde publikoak
- Zerbitzu enpresak |
||
| Heziketa arloa |
Lantzen duguna:
Ondorengoan egiten dugu lan: urruneko ikaskuntza prozesuaren hobekuntzan, ikaslearen beharretara egokitzen diren multimedia teknologietan eta tutore adimendunen erabileran oinarrituz. Hartzaileak izan daitezkeenak:
- e-learning plataformak garatzen dituzten enpresak..
- Urruneko ikastaroak sortzen dituzten enpresak.. - Elkarteak. |
||
| Ikusentzunezko/Telebista alorra |
Lantzen duguna:
Multimedia edukien analisi/berreskuratzean, ekoizketa katea, multimedia eta elkarreragite edukien berreskurapen igortzean lan egiten dugu. Alegiazko Errealitate/Errealitate Areagotua Telebista inguruetan. Elkarreragiketa telebistaren bidez.
Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Ekoizleak
- Telebista kateak - Agentziak - Web munduko enpresak, etab |
||
| Ingeniaritza arloa |
Lantzen duguna:
Ingeniaritza lanak laguntzea diseinu eta produkzioan informazioaren ikuskatze aurreratuaren ikuspuntutik eta ikuskatze artifizala (eredu handien ikuskatzea, prozesuen simulazioa, elkarlana, alegiazko prototipoak, ikuskatze automatikoa, etab.) Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Ingeniaritza Enpresen Arduradunak.
- Planta Industrialen Arduradunak. - Industri diseinugileak. - Makinaria produktorea. - Produkzio Arduradunak . |
||
| Internet arloa |
Lantzen duguna:
Interneten diharduten enpresa tradizionalak, informazio portalak eta Interneteko zerbitzuetara dedikatzen diren enpresek egindakoa osatzen dugu, bai ikustarazte aurreratu arloan baita plataforma berrien egokitzean ere. (adb.: Tb digitala)
Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Interneten diharduten enpresa tradizionalak
- Informazio portalak - Interneteko Boradcast enpresak - Interneterako soluzio enpresak - ... | ||
| Kirol arloa |
Lantzen duguna:
Kirolaren alorrean sartutako reagile guztiak babestu irudikatze teknika aurreratuen, tracking eta monitorizazioaren bitartez. Vicomtechek dituen teknologiekin maila fisiko, tekniko eta taktikoen errendimendurako hobekuntza tresnak sortu daitezke.
Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Maila guztietako kirol elkarteak
- Federazio eta beste instituzioak - Kirolarekin lotura duten enpresak - ... |
||
| Kultur arloa |
Lantzen duguna:
- Errealitate Mistoko teknologiak (Areagotutako eta Alegiazko Errealitatea) gertaeretan eta gune historikoetan oinarritutako esperientziak, gaur egun irauten dutenetan eta baita irauten ez dutenetan ere. - Erabiltzailea kokatzea eta gailu mugikorrei eduki multimediak denbora errealean bidaltzea ahalbidetzen duten laguntzaile mugikorrak garatzeko aplikazioak haririk gabeko teknologietan oinarrituta. - Web Semantikako teknologietan eta estandarretan oinarritutako kultur eduki multimediak gordetzeko, kudeatzeko eta indexatzeko sistemak, baita edukiak bilatzeko bilaketa motore adimendua ere. - Eduki kulturak birkreatzerakoan balio erantsi bat ematen duten interakzio interfaze berriak, giro kulturaletan informalki ikasteko aplikazioak barne. Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Liburutegiak, dokumentazio zentroak eta agiritegiak.
- Museoak, erakusgelak, interpretazio zentroak, beraien dokumentuak dauzkaten fundazioak. - Herri eta pribatu erakundeei zerbitzuak eskaintzen dizkioten enpresa kulturalak, erakustaldien antolaketa eta museoetako aktibitateak barne. |
||
| Merkataritza arloa |
Lantzen duguna:
Internet eta Telebista Digital-ean, ikustarazte eta konfigurazio aurreratuek eskaintzen dizkiguten aukerei esker, merkatal arloko iharduerak errezteko teknologia berrien erabilera lantzen dugu, aldi berean, merkataritza elektronikoa (e-commerce) bultzatzen dugularik.
Hartzaileak izan daitezkeenak:
- E-commerce soluzio enpresak
- E-commerce bere jarduera duten enpresa tradizionalak - Internet-en zerbitzuak egiten dituztenak - .... | ||
| Osasun arloa |
Lantzen duguna:
Kirurgia eta telemedikuntza bultzatzeko, sendagile eta gaixoentzat aukera teknologikoak hobetzen ditugu, batez ere, medikuntzarekin zerikusia duten 3 dimentsiotako irudiak prozesatu eta erakusten.
Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Ospitale publiko eta pribatutako arduradunak
- Herri administrazioa - Medikuntza ekipoen hornitzaileak - Osasun arloarekin erlazionaturik dauden gizarte ekintzak - ... | ||
| Segurtasun arloa |
Lantzen duguna:
Segurtasun digitalaren analisia eta sarreren kontrola biometria erabiltzen dituzten auntentikazio teknologia, jabetza intelektualaren babesa (watermarking, brand-monitoring), datuen igortze segurua, etab. aurreratuen bidez. Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Segurtasun digitalaren munduko enpresak.
- Instituzio finantzieroak. - Administrazio publikoak. - Enpresa eta elkarte ikusentzutezko eta diskografikak. - Broadcaster-ak. |
||
| Software alorra |
Lantzen duguna:
Aktibitate osagarrien ikerkuntza eta garapena Software ekoizleentzako, adibidez informazio grafikoaren kudeaketa (irudiak, 3D ereduak, ikuskatze errealista edota interaktiboa) eskatzen duten elkarlan aldeetan, datuen analisi eta prozesamendua katalogo interaktiboetan e-commerce-arentzat, produktuen konfiguratzaileak eta, orokorrean, Vicomtech-en edozein lan arlo. Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Software enpresak.
|
||
| Sortzaile Industrien arloa |
Lantzen duguna:
- Teknologi berriak eskaintzen dituzten aukeretan oinarritutako esperientzi berriak sortzeko gailuak, azken erabiltzailearen elkarrekintzari lagunduz. - Eduki berriak eta edozein motatako plataforman balio erantsiko edukiak eta esperientziak sortzeko 3D teknologien aplikazioa, mugikortasuneko esperientziak barne. - Edukien multiplataforma banaketa, kanal tematikoen garapena eta edukien moldaketa barne. Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Marketinarekin eta iragarkiekin lotutako enpresak.
- Zine sortzaileak eta industriak. - Editorialak eta edukiak sortzen dituzten enpresak. - Moda eta diseinuari lotutako enpresak. |
||
| Telebista Digitala arloa |
Lantzen duguna:
Telebista digitalen seinaleen sorkuntza, igortze eta jasotze prozesu osoa lantzen dugu. Nagusiki DVB-T eta DVB-H. ASI, DVB, MPEG tramak, MHP karruselak, etab. seinaleen era guztietako proba eta analisiak egiteko laborategi bat daukagu.
Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Telekomunikazioen infraestrukturen diseinu eta instalakuntzen ingeniaritzak.
- Laborategiak, etab. |
||
| Turismo arloa |
Lantzen duguna:
- Eduki turistikoak sortzeko, kudeatzeko eta gordetzeko erabilgarriak diren teknologiak. Multzo honetan eduki aurreratuak sortzeko gailuak, indexazio sistema erdiautomatikoak eta edukien pertsonalizazio sistemak aurkitzen dira. - Ibilbide on-line pertsonalizatuak sortzeko gailuak, erretserba sistemak eta eskubide digitalen kudeaketa bateraturako sistemak dituzten atari turistiko bateratuak. - Mugikortasuneko zerbitzu turistikoak hurrengoa erabiliz: kokapenerako sistema hibridoak, 3Dtako grafikoak renderizatzeko teknologiak edo edukien diseinurako estandar berriak. - Web 2.0 kontzeptua turismo sailarekin erlazionatzen duten teknologi berrien aplikazioak, turisten artean edukien idatzoharra, bilaketa eta partekatzea egiteko kapaz diren sistemak diseinatuz eta garatuz. Hartzaileak izan daitezkeenak:
- Zerbitzu turistikoen lehen mailako hornitzaileak (garraioa, ostatu, jatetxe).
- Helmugak kudeatzeko erakundeak (DMO) eta Herri Administrazioak (nazional, eskualdeko eta tokiko turismo erakunde eta organizazioak, tokiko garapen agentziak). - Bitarteko enpresak (bidai agentziak, agentzi hartzaileak, bidaia-agentzia handizkari). - Erakustazokak, kongresuak eta gertaerak antolatzen eta kudeatzen dituzten enpresak. - Informazio eta Komunikazio Teknologi berrien sailean lan egiten duten oinarri teknologikoko enpresak. |
||
| © 2001-2010 Vicomtech |
2010/07/29
Hasierako orrialdea |
|||