Berriak
|
|
Vicomtech-IK4-ekin lotura duten berrien garrantzitsuenak:
|
 |
 |
 |
Metaverse1 proiektuak bigarren saria lortu du 2011 ITEA2 Outstanding Achievement Awardean |
| |
Helsinki, Finland. 2011/12/06 Metaverse1 proiektuak bigarren saria lortu du Helsinkin 2011 ITEA2 Outstanding Achievement Award / Artemis co-summitean, proiektua aurkeztu ondoren. 15 hautagai aurkeztu ziren sari honetara.
Metaverse1 proiektuak mundu birtualen (Second Life, World of Warcraft, IMVU, Active Worlds, Google Earth, etab.) eta mundu errealaren (sentsoreak, osasun sistemak, bankuak, bidaiak, etab.en) arteko elkarrekintza lantzen du eta emaitza marko global estandarizatua da.
Proiektu honen garapenari buruz, Vicomtech-IK4k MPEG-V nazioarteko estandar berriaren avatar espezifikatuan parte hartu du. |
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Vicomtech-IK4 Open URC Aliantzako kide fundatzaile |
| |
Saarbrücken, Germany. 2011/12/05 Vicomtech-IK4k Open URC Aliantzaren sorkuntzan parte hartu du. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da hau eta berezko teknologia eta estandarrak garatu eta bultzatzea du helburu Informazioaren Gizartea denon esku egon dadin, gailu elektriko eta elektronikoek dakartzaten hesiak puskatuz.
Aliantzaren helburua erabiltzaile guztiak integratzea da, bereziki ezagutza teknikoak edota aniztasun funtzionala dutenak, Sarbide Unibertsala bermatuz. Horretarako Open URC Elkarteak estandar eta teknologiak garatzen ari da pertsonek prestatutako eta egokitutako Urrutiko Kontsola Unibertsalak (urrutiko aginteak) izan ditzaten. Gainera gailuak ulerterrazak izan daitezen eramango duten zigilua ere sortuko da.
Ofizialki Saarbrückenen (Alemanian) sortu da Open URC Aliantza eta Vicomtech-IK4 kide fundatzailea da. Interesa duen edozein erakundek (enpresa, instituzio publiko edota ikerketa erakundeek) parte hartu dezake Alintzan. Europar Batasunaren oniritzia dauka Aliantzak eta e-Inklusioaren eremuko europar ikerkuntza proiektu ezberdinen emaitza bezala sortu da (I2HOME, VITAL, BRAINABLE eta beste). |
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Biodonostia Osasun-Ikerkuntza Institutu izendatu dute |
| |
Donostia - San Sebastián, Spain. 2011/11/15 Vicomtech-IK4ko Biomedikuntza alorrak Biodonostia zentroko kide da eta honek, Biodonostiak alegia, bikaintasun maila lortu du osasunaren ikerkuntzarako institutu izendatze prozesua gainditu ondoren. Izendatze prozesua Carlos III Osasun Institutuak, ISCIII, egiten du eta garatutako zientzia-lanaren garrantziaren kanpo adierazgarri da.
Biodonostiak 21 lan-taldek eta 270 ikertzaile inguruk osatzen dute eta bere lana sei arlotan zentratzen dute: Neurozientzia; Gaixotasun digestiboak, kardiobaskularrak eta beste gaixotasun sistematikoak; Gaixotasun infekziosoak; Epidemiologia eta osasun publikoa; Medikuntza regeneratiboa eta Bioingeniaritza. Hauetaz gain, Onkologia arlo berria osatu nahian dabil. |
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Agente turistiko ezberdinek Etorkizuneko Internetek sektorean duen eragina aztertzen dute |
| |
Salón de Actos José María Cuevas, Sede CEOE, Madrid, Spain. 2011/10/21 Aurreko urriaren 21ean Mª Teresa Linaza doktoreak, eTurismo eta Ondarea Alorreko Zuzendariak, mahai-inguru baten moderatzean eta Etorkizuneko Internetaren teknologien aplikazioa turismoaren sektoreari buruzko lan ekitaldi batean parte hartu zuen. Sesio honetan turismoaren sektoreko agente ezberdinek parte hartu zuten, hala nola, AEI Extremadurako Turismoaren Klusterrak, Malaga-Eguzkiaren Kostaldeko turismoaren Partzuergoak, RuralGest edota restaurantes.com, baita oinarri teknologikoa duten enpresak ere, Bitext edo IActive adibidez.
Mahai-inguruan helburua Etorkizuneko Internetarentzat turismoaren sektorearen eskaerak zeintzuk diren antzematea zen. Horretarako egungo Internetaren erabilera eta Informazioaren Teknologiak eta Komunikazioak bezalako alderdiak aztertu ziren, baita datozen urteetarako aurreikusten diren behar teknologikoak, Etorkizuneko Internetek eskaini beharko zituzkeen aukerak edota aipaturiko teknologiak sektorean ezartzeko beharrezkoak diren ekimenak. Mahai-inguru hau es.Internet plataformak antolatzen duen jardunaldien barruan dago, aurreko urriaren 20 eta 21ean Madrilen ospatutakoak. Lehenengo jardunaldian Etorkizuneko Internetarekin erlazionatuta dauden alderdi ezberdinei buruzko ikuspegi globala ematea zen helburua; bigarrenean aldiz, teknologia hauek turismoa, energia edota nekazaritza eta elikadura bezalako sektoreetan duten eragina aztertu zen.
|
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Vicomtech-IK4 Web3D Consortium-aren kide da |
| |
Spain. 2011/10/15 Vicomtech-IK4 Web3D Partzuergora batu zen aurreko ekainean eta ordutik Medical Working Group for Advanced Standards for the Display and Handling of Patient-Based Multi-Dimensional Medical Information taldearen parte da. Web3D Partzuergoa mundu mailan ezagunak diren erakundeek osatzen dute, adibidez, NASA eta Virginia Tech Unibertsitatea (ABE), Fraunhofer-IGD eta DFKI (Alemania), Suwan Unibertsitatea eta KAIST (Korea).
Partzuergo honen sorrera Web3D espezifikazioak dituzten estandar irekien sorkuntza bultzatzeko egin zen baita munduko antzeko estandarren eskariak azkartzeko ere.
Egun Web3D Partzuergoa industrian oinarritutako bere bermea erabiltzan ari da 3D komunikaziorako Webean. ISO eta W3C-aren elkarlanari esker, Web3D Partzuergoa bere jarduera estarandizatuak zabaltzen ari da. |
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Vicomtech-IK4k KES2011 Konferentzian parte hartu du eta EHUarekin batera 2012ko edizioa antolatuko du |
| |
Kaiserslautern, Germany. 2011/09/20 Carlos Toro doktorea, Vicomtech-IK4ko ikertzaileak, 'Recent Trend in Knowledge Engineering' sesioa eraman du KES 2011 (15th International Conference on Knowledge-Based and Intelligent Information & Engineering Systems) kongresuaren barnean. Kongresua Kaiserslauternen (Alemania) ospatu zen irailaren 12, 13 eta 14ean.
Sesio honetara 12 ikerkuntza artikulu aurkeztu dira, kalitate handikoak denak, bertan teknologia semantiko eta ezagutzaren ingeniaritzako aplikazio esparru ezberdinen inguruan emandako aurrerapausoen berri ematen dutelarik. Sesio Australiako Newcasteleko Unibertsitatearekin batera antolatu da, Prof. Dr. Edward Szczerbicki eta Dr. Cesar Sanínek zuzentzen duten KERT taldearekin batera hain zuzen ere. Ekintza honen bitartez Vicomtech-IK4 teknologia hauen ikerkuntzaren abangoardian jartzen da berriro.
Konferentziaren argitaratze-batzordeko etengabeko kolaboratzaile 6 urtez izatearen ondorioz, 2012an Vicomtech-IK4k KES konferentziaren antolatzaile izango da Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV-EHU) batera.
KES 2012k Donostiara mundu osoko 300 bat ordezkari erakarriko ditu, Ezagutzaren Ingeniaritzaren ikerkuntzan masa kritikoa osatzen dutenak, baita teknologia hauen gure ingurura irekitzeko elkarlanean aritzen direnak ere.
KES 2012an izen handiko Journal berezien zenbait edizio argitaratuko dira ere eta ohiko sesioetaz gain, beste 6 sesio paraleloak ospatuko ditu ere, non talde ezberdinek ezagutzaren arloari buruzko aurrerapausuak banatuko dituzten. |
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Metaverse1 ITEA 2 Achievement Award sarirako izendatua izan da |
| |
Scandic Marina Congress Center, Helsinki, Finland. 2011/07/19 Metarverse1 proiektua (Setting Global Standards among Real and Virtual Worlds), ITEA2 Programak finantzatutako proiektu europarra, Zuzendaritzak eta Babes-Talde Batzarrak aukeratu dute 2010 Co-Summitaren ondoren bukatutako hiru proiektu nabarmenen artean. Horregatik urteko Co-Summitean aurkezteko gonbitea luzatu diote. Gainera, hiru proiektuak ITEA2 Achievement Award 2011 sarira izendatuak izan dira. Golden Awardaren irabazlea 2011 ITEA & ARTEMIS Co-Summitean aditzera emango da. Metaverse1 proiektuak eremu orokor estandarizatua berekin ekarriko du. Alegiazko munduen (adib.: Second Life, World of Warcraft, IMVU, Active Worlds, Google Earth eta gehiago) eta mundu Errealaren (sentsoreak, eragileak, ikusmen eta renderinga, gizarte eta ongizate sistemak, bankuak, seguruak, higiezinen agentziak eta beste asko) arteko elkarlana ahal egingo duelarik honek.
|
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Ander García: Doktoretza-tesiaren defentsa |
| |
Aula de Grados de la Facultad de Informática, Universidad del País Vasco (UPV-EHU), Donostia - San Sebastián, Spain. 2011/06/17 Ekainak 17 ostiralean, Ander Garcíak bere doktoretza-tesiaren defentsa egingo du Informatika Fakultatean. Tesiaren izenburua 'Intelligent Personalised Tourist Route Generation' da. Modu honetan Anderrek doktore titulua lortu du.
|
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Gorka Marcos: Doktoretza-tesiaren defentsa |
| |
Aula de Grados de la Facultad de Informática, Universidad del País Vasco (UPV-EHU), Donostia - San Sebastián, Spain. 2011/05/30 Maiatzak 11 asteazkenean, Gorka Marcos-ek bere doktoretza-tesia aurkeztu zuen Informatika Fakultatean. Tesiaren izenburua 'A Semantic Middleware to enhance current Multimedia Retrieval Systems with Content-based functionalities' da. Modu honetan Gorkak doktore titulua lortu du.
|
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Vicomtech-IK4 zentroak medikuntza digitalari buruzko ikerketa egonkortu du, laborategia handituz |
| |
Vicomtech-IK4, Donostia – San Sebastián, Spain. 2011/05/22 Laborategiaren bidez, medikuntza praktikak egun duen joera islatzen da, hau da, prebentzioa sustatzea, medikuntza pertsonalizatua lortzea eta gutxieneko inbasioa egiten duen kirurgia tratamendua eta ospitalez kanpoko arreta edo arreta anbulatorioa.
Bi espazio ditu, eta horietako batek ospitale digitala simulatzen du, puntako kirurgia gela integratu batekin.
Bestea teknologia aurreratuaz hornitutako etxea da, eta gaixoak etxean artatzearen ikuspegi futurista birsortzen du.
Laborategian hainbat teknikarekin lotutako I+G+b proiektuetan lan egiten da, hala nola gutxieneko inbasioa egiten duen kirurgia, irudiz lagundutako kirurgia, errehabilitazioa eta tele-arreta, helburu izanik garapen teknologiko berritzaileak sortzea, etorkizun hurbilean praktika klinikoan aplikatu ahal izango direnak.
Guztira, 2 milioi euro baino gehiago inbertituko dira obretan eta ekipamenduetan. |
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Vicomtech-IK4ko Carlos Toro doktoreak, Bremengo Unibertsitatea eta DKFIrekin batera, 'Ontology and Semantic web for Manufacturing' (OSEMA 2011) workshopa antolatuko du |
| |
Heraklion, Greece. 2011/05/18 Carlos Toro doktoreak, Vicomtech-IK4ko ikertzaileak, Bremengo Unibertsitatea eta DFKIrekin batera 'Ontology and Semantic web for Manufacturing (OSEMA 2011)' Workshopa antolatzen ari dira. Berau 8th Extended Semantic Web Conferece (ESWC 2011) konferentziaren baitan antolatuko da, datozen maiatzaren 29tik ekainaren 2 Heraklionen (Kreta, Grezia).
ESWC Europa mailan dauden konferentzien artean ezagutzaren ingeniaritzarekin erlazionatutakoen arteko garrantzitsuenetarikoa bilakatu da. Beraz Vicomtech-IK4 berriro ere abangoardian dago teknologia garrantzitsu hauekin zerikusia duten ekitaldiak antolatuz. |
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Vicomtech-IK4 AMETICeko I+G+b ataleko Zuzendaritza Batzordeko kide |
| |
Spain. 2011/03/30 Martxoaren 14ean AMETICeko I+G+bko Jarduera Arloa osatzeko bilera ospatu zen, Vicomtech-IK4 tartean. Bileran zehar Jarduera Arloak jarraituko dituen helburu nagusiak definitu ziren. Helburuok Berrikuntzaren aldeko apustu argia da AMETICek (Sektore-anitzeko Elektronika, IKT eta Komunikazioen enpresen Elkartea) jorratzen duen sektorean. |
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Eduardo Carrascok hizlari bezala parte hartu du Andaluziako etxez etxeko ardura zerbitzuen esperientzia berritzaileen hartu-emanerako Jardunaldietan |
| |
Salón de Plenos de la Diputación Provincial de Málaga, Málaga, Spain. 2011/02/22 Eduardo Carrascok, Vicomtech-IK4ko Norbere Autonomiarako Aplikazioen taldeko kideak, Andaluziako etxez etxeko ardura zerbitzuen esperientzia berritzaileen hartu-emanerako Jardunaldietan parte hartu zuen hizlari bezala. Jardunaldiok Malagan ospatu ziren aurreko otsailaren 17an. Bere hitzaldia Vicomtech-IK4k zuzentzen dituen proiektu berritzaileen azalpenean oinarritu zen, baita etxez etxeko arduraren inguruan garatutako teknologien aplikazio eremuetan ere. |
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
3D3C Worlds Meeting Israelen |
| |
Shefayim Kibbutz Hotel, Jerusalem, Israel. 2011/02/22 David Oyarzun doktorea hizlari izango da 3D3C Worlds Meeting-ean datorren martxoaren 23an Israelen. Jardunaldi honetan Metaverse1 proiektuko partzuergoko kide ezberdinek proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte. Proiektuaren helburua alegiazko mundu eta mundu errealen arteko elkarreginkortasuna ahal egiten duen eremu globalaren estandarizatzea da.
|
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
Bizkaiko Azterlan zentroak hitzarmen bat sinatu du IK4ren bederatzigarren bazkide bihurtzeko |
| |
IK4, Spain. 2011/01/31 IK4k zabaltzeko estrategiarekin jarraitzen du, bere proiektura bazkide berriak sartuz. Duela gutxi, Lortek egin da bazkide, eta, orain, Bizkaian dagoen Azterlan zentro teknologikoak sinatu du hitzarmen bat gure aliantzarekin bat egiteko eta haren gaitasunak indartzeko. Azterlan 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen ikerketa-zentro bat da, Durangon (Bizkaia) du egoitza, eta metalurgian espezializatuta dago.
|
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
IK4ren Batzorde Estrategikoaren Bilkura |
| |
AIC (Automotive Intelligence Centre), Amorebieta (Bizkaia), Spain. 2011/01/28 Euskal Herriko hainbat enpresa, erakunde, zentro teknologiko, unibertsitate eta eragile zientifiko-teknikotako 40 goi-ordezkari AIC-k (Automotive Intelligence Centre) Zornotzan daukan egoitzen bildu ziren IK4ren Batzorde Estrategikoa Eratzeko. Organo berri honen helburua da euskal Aliantza Teknologikoaren zuzendaritza aholkatzea eta haren estrategiaren garapena harekin batera aztertzea, hala enpresari aplikatutako ikerkuntzaren euskal erreferentea izateko helburua erdiesten laguntzeko.
Informazio gehiago. |
 |
| |
|
 |
|
 |
 |
 |
EBak Vicomtech-IK4 eta Ingemak lantzen ari diren domotika proiektu bat nabarmendu du |
| |
Spain. 2011/01/15 Europar Komisioak I2Home proiektua nabarmendu du. Proiektu honek adineko eta elbarrituentzako tresna domotikoak sortzea du helburu eta Vicomtech-IK4 eta Ingema (Matia Institutu Gerontologikoa) bezalako euskal zentroek bultzatzen dute, baita beste herrialdeetako erakundeek ere, Siemens alemaniarra bezala. Bruselako Gobernuaren arabera, IKTak independentziarekin bizitzeko zailtasunak dituztenen eskura jartzea da Europako Agenda Digitalaren helburu nagusietako bat. |
 |
| |
|
 |
|