Vicomtech-IK4 GraphicsMedia.net-eko Kidea da
InprimatuInprimatu

Lanpostuak


 

Ingurumen-Iraunkortasunerako IKeetan (doktore) Ikertzailea
Interesa dutenak beraien CV-a bidali dezakete hurrengo e-mail helbidera:
 (Ref. - V1-EnvTic) 

Vicomtech-IK4 Ingurumen-Iraunkortasunerako IKTetan Ikertzaile (Ph.D.) baten bila dabil eremu honetan lanean dabilen taldea sendotzeko, Multimedia Zerbitzuen Arloko Zuzendariaren ardurapean izango delarik eta beste ikertzaileekin batera elkarlanean arituko delarik. Eremu honen etorkizuna estrategikoa da, nazioarteko eta bertako lehen mailako agenteekin batera burutzen diren proiektu anitzen bidez. Arloaren zenbait teknologia, Ingurumena eta Iraunkortasunarekin loturikoak, ondorengoak dira: Multimedia analisia (irudia, bideoa, audioa), informazio heterogeneo iturrien analisi eta integratzea, Data mining & Machine Learning, irudikatze elkarreragilea, SOA, SaaS, Knowledge Extraction, etab. Informazio gehiago.
Hizkuntzalaritza Konputazionalean Ikertzaile Seniorra
Interesa dutenak beraien CV-a bidali dezakete hurrengo e-mail helbidera:
 (Ref. - HSLT_CompLing) 

Vicomtech-IK4 Hizkuntzalaritza Konputazionalean aditua den Ikertzaile Senior baten bila dabil. Hizkuntzalaritzan eta software ingenieritzan esperientzia duen norbaiten bila gabiltza Informazio Erauzketa, Iritzi Meatzaritza/Sentimendu Analisi eta Entitateen Izenen Ezagutza eleanitzean ikerketa interesak dituena eta aldi berean, ezagutza hori enpresa eta erakundeetara transferitzeko anbizioa duena, ikerketa prototipo aurreratuen garapenaren bidez enpresen benetako beharrei erantzuna emateko. Hautagaiak Ahots eta Hizkuntza Teknologien Departamentuan eginkizun garrantzitsuak izango ditu: ikerketa aurreratua, proiektuen kudeaketa ardurak eta perfil altuko europear proiektuen buruzagitza teknikoa, besteak beste. Informazio gehiago.
Senior ikertzailea Data Mining eta Adimen Artifizialean
Interesa dutenak beraien CV-a bidali dezakete hurrengo e-mail helbidera:
 (Ref. - SR_DM&AI) 

Vicomtech-IK4, Senior Ikertzailea baten bila dabil bere Sare Sozialaren Analitika eta Adimena talderako. Ondorengoak konbinatzen dituen pertsona baten bila gabiltza: Data Mining, Adimen Artifiziala eta Softwarearen Ingeniaritzan interesa Informazio Erauzketa, Internetaren Opinion Mining eta Irudikatze/Ikuste-Analitikan interesarekin. Oso garrantzitsua da motibazioa aipaturiko ezagutzen transferentzia egiteko mundu errealaren arazoei aurre egiteko ikerketa aurreratuko prototipoen bidez. Aukeratutako hautagaiak paper garrantzitsua izango du elkarlaneko ikerkuntza proiektuen kudeaketan, Espainia mailan baita nazioartean ere. Proiektuok Enpresak, Erakunde Publikoak eta high-tech aurreratuko SMEak. Hautagaiak ikerkuntza aurreratua, proiektuen kudeaketa eta lidergo teknikoa eta junior ikertzaileen ardura bezalako ardurak izango ditu. Informazio gehiago.
Computer Graphics/Alegiazko Errealitate Ikertzaile (Doktore)
Interesa dutenak beraien CV-a bidali dezakete hurrengo e-mail helbidera:
 (Ref. - V5_CGInv) 

Vicomtech-IK4 Computer Graphics/Alegiazko Errealitate ikertzaile (doktore) baten bila dabil 3D Animazioak eta Elkarreraginezko Ingurune Birtualen alorreko Zuzendariaren ikuskapenean egongo dena lan taldea arlo horretan indartzeko. Alorraren etorkizuna oso ona da, nazioarteko proiektu asko ditu (europarrak, FP7), baita estatu barnekoak eta lokalak lehen mailako agenteekin. Alorrak erabiltzen dituen teknologietako batzuk: 3D alegiazko pertsonai eta inguruen eredu egite eta simulazioa, lege fisikoen simulazioa, errealitate areagotua eta aleagiazkoa, pertsona-ordenagailu elkarrekintza aurreratua, Web3Darentzako teknologiak, etab. Informazio gehiago.
Ondare Kulturalari eta Teknologiari Buruzko Proiektuen Dinamizatzaile
Interesa dutenak beraien CV-a bidali dezakete hurrengo e-mail helbidera:
 (Ref. - V3-Cult) 

Vicomtech-IK4 Ondare Kulturalari eta Teknologiari Buruzko Proiektuen Dinamizatzaile baten bila dabil. Lanpostua lortzen duenak zentroaren teknologiak Ondare Kulturalaren eta Teknologiaren sektorean (esperientzia digitalak, multimediako liburutegi digitalak, arte digitala, etab.) barneratzen dituzten proiektuak bultzatzeaz eta gauzatzeaz eta horien kudeaketan laguntzeaz arduratuko da. Hautagaia ‘Turismoa, Ondarea eta Sormena’ arloko zuzendaritzaren esanetara egongo da eta arlo horretako eta zentroko bestelako arloko jendearekin lanean arituko da zuzenean. Informazio gehiago.
3D grafikoen garatzaile juniorra
Interesa dutenak beraien CV-a bidali dezakete hurrengo e-mail helbidera:
 (Ref. - Desarrollador Junior en gráficos 3D) 

Vicomtech-IK4-ek, Donostian dagoen Elkarrekintza eta Komunikabideen Teknologietara aplikaturiko ikerkuntza zentroak, 3D grafikoen garaitzaile baten bila dabil. Lortu nahi den profilak ordenagailuz egindako grafikoak eta softwarearen ingenieritza, alde batetik, eta Alegiazko Errealitate eta Alegiazko Inguru Kolaboratiboen ikerkuntzan ardurak, bestalde, bateratu behar ditu. Era berean, bere ezagutzak beste enpresa eta erakundeei helarazten jakin behar du ikerkuntza prototipo aurreratuetan, behar errealak ebazteko garatu direnak. Hautagaiak gutxienez urtebeteko esperientzia izango du ordenadorez egindako grafikoetan edota alegiazko errealitatean. Bestela, honekin erlazionaturiko alorren batean ikasketa amaierako proiektua garatu izanak aintzat hartuko da. Gure eskaintza gai-anitzeko lan ingurua da 3D grafikoetan espezializaturiko talde batean lan egiteko aukera da, baita zientzia-bikaintasuneko zentro batean ikerkuntza gaitasunak garatzeko aukera ere. Informazio gehiago.
Doktorea - Ikertzaile Nagusia
Interesa dutenak beraien CV-a bidali dezakete hurrengo e-mail helbidera:
 (Ref. - Doctor) 

Vicomtech-IK4, Ingeniaritzan edo Informatikan Doktoradutza titulua duten pertsonak bilatzen dabil, ikerketa proiektuetan kudeaketa gaitasuna dutenak eta nazioarteko ingurugiro dinamiko batean lan egin nahi dutenak. Vicomtech-IK4, Computer Graphics, ikuste interakzioan eta telekomunikazioan ikertzen duen munduko sare garrantzitsuenetariko baten kidea da, INI-GraphicsNet hain zuzen. Ekimena, lidergoa eta moldagarritasuna beharrezkoak dira, bai eta ikertzaile taldeak koordinatzeko gaitasuna ere. Proposamenak idaztea, nazio eta nazioarteko Ikerketa eta Garapenako proiektuak lortzea eta Zuzendaritzak aipatutako helmugak lortzea eskatzen da. Bikaintasun zientifikoak ikerketa aplikatuan zaletasuna izatea eramaten du, non bestelako bezero industrial eta instituzionalekin harremanak izatea garrantzitsua den. Gaitasun matematiko eta analitiko bikaina eta ingelesaren menperakuntza beharrezkoak dira (gaztelera jakitea komenigarria da eta alemana ere kontutan hartuko da). Bidai motzak egiteko prest egotea garrantzitsua da.
Software Garatzailea
Interesa dutenak beraien CV-a bidali dezakete hurrengo e-mail helbidera:
 (Ref. - Desarrollador Informático) 

Vicomtech-IK4 Goi-Mailako Ingeniaritzan titulua duten pertsonen bila dabil. Pertsona hauek puntako multimedia teknologia eta computer graphics-en ikerkuntza aplikatuko zentro teknologiko batetan lan egin ahal izango dute. Zentroa 80 laguneko lan-taldeak osatzen du, lehen mailako nazioarteko kideak ditu eta etengabeko erronkak eta hazkuntza gaitasunak ditu. Denbora, baliabide eta kalitatean zorrotzak diren proiektuetara moldatzeko malgutasuna, lana helburuka egitera zuzenduta egotea eta jokaera proaktiboa izatea, espediente akademiko ona (esperientzia izatea ez da derrigorrezkoa) eta Donostian, edo inguruetan, bizitzea eskatzen da. Ondorengo teknologietan ezagutza ertain edo altuak izatea positibotzat hartuko da: Java, SQL, C++,Programación Web, Struts, MySQL, XHTML, XML, XSD, XSLT, SOAP, REST, RPC, JavaScript, Eclipse, MyEclipse. Informazio gehiago.
Garatzailea
Interesa dutenak beraien CV-a bidali dezakete hurrengo e-mail helbidera:
 (Ref. - Desarrollador) 

Vicomtech-IK4 Goi-Mailako Ingeniaritzan titulua duten pertsonen bila dabil. Pertsona hauek puntako multimedia teknologia eta computer graphics-en ikerkuntza aplikatuko zentro teknologiko batetan lan egin ahal izango dute. Zentroa 80 laguneko lan-taldeak osatzen du, lehen mailako nazioarteko kideak ditu eta etengabeko erronkak eta hazkuntza gaitasunak ditu. Esperientzia izatea ez da derrigorrezkoa eta Donostian, edo inguruetan, bizitzea eskatzen da. Ondorengo teknologietan ezagutza ertain edo altuak izatea positibotzat hartuko da: C++ para Symbian, Plataforma Android, Java, Flash, PHP, .NET , XHTML, XML estandarrak e.a. Informazio gehiago.

  © 2001-2012 Vicomtech-IK4   2012/01/12
Hasierako orrialdea