Vicomtech-IK4 GraphicsMedia.net-eko Kidea da
InprimatuInprimatu

Alorrak


Áreas de aplicación

 
Gure aplikazio alorrak sei ikerketa unitatetan garatzen dira:

TELEBISTA DIGITALA ETA MULTIMEDIA ZERBITZUAK
  Departamentu honen xedea, telebista eta ikusentzunezko edukien inguruko eragile guztiei eta orokorrean multimedia inguruan lanean dihartutenei beren aurrera bidean laguntzea da, horretarako beharrezkoak diren soluzio teknologikoak eskainiz. Horretarako, ikerkuntza bide nagusiak hauetxek dira: Seinale igorpen teknologiak (DVB-T,C,S,H – MHP, MPEG, e.a.), multimedia edukien analisisa (indexazio automatiko, kudeaketa eta errekuperaziorako zuzendua) eta produkzio profesionala eduki interakibo, alegiazko errealitate, HDTV, audio eta mugikortasunera zuzendua. 
   
EOSASUNA ETA APLIKAZIO BIOMEDIKOAK
  Vicomtech-IK4eko eOsasuna eta Aplikazio Biomedikoen sailak zerbitzu biosanitarioen alorrean puntako garapen berrien iturri izan nahi du, eta, era berean, IKTen arloan komunitate biomedikoak dituen beharrizanei erantzun nahi die. Ikerkuntza ildo nagusienek irudien analisia (irudien prozesamendua, segmentazioa, erregistroa eta fusioa), bistarapena (3D, alegiazko errealitatea eta erabilgarritasuna) eta informazio biomedikoaren kudeaketa (transmisioa, irudikapena, estandarrak, interfazeak) biltzen dituzte. 
   
ETURISMO ETA ONDAREA
  eTurismo eta Ondare arloaren helburu nagusia turismo, kultura eta sormen sektoreek eskaintzen dituzten zerbitzuei balio erantsia suposatuko duten esperientzia digital elkarreragileen sorkuntzarako aplikazioen diseinu eta inplementazioa da. Arloaren erreferentzia teknologien artean Alegiazko Errealitate eta Errealitate Areagotuko teknologiak, lokalizazio teknologia ezberdinetan oinarritutako mugikorrentzako aplikazioak, edukien pertsonalizaziorako tresnak, teknologia semantikoetan oinarritutako araketa algoritmoak, oharpen eta indexazio edukiak edo sistemen sorkuntza eta multimedia edukietarako estandarretan oinarritutako edukien kudeaketa aurkitu daitezke. 
   
3D ANIMAZIOAK ETA ELKARRERAGINEZKO INGURUNE BIRTUALAK
  3D Animazioak eta Elkarreraginezko Ingurune Birtualen alorrak denbora errealean 3Dtako grafikoak eta alegiazko errealitatea erabiltzen dituen aplikazio berritzaileak ikertu eta garatzen ditu. Honen helburua pertsona eta ordenagailuaren arteko elkarekintza hobetzea da esperientzia naturalagoen bidez, baita aplikazioen eduki eta zerbitzuen ulertzea simulazio elkareragile eta kolaboratiboen bidez. 
   
GARRAIO SISTEMA ADIMENDUNAK ETA INJENIARIA
  Vicomtech-IK4ko Garraio Sistema Adimendunak eta Ingeniaritza alorrak Ikusmen Artifizial, Ikuste Aurreratuen Sistemak, Ezagutzaren Ingeniaritza eta Algoritmo-Aurreratuen teknologiak industriaren sektorera, orokorrean, eta bereziki garraio sektorera aplikatzea du helburu, sektoreko enpresei ebazpen teknologikoak (ITS) emanez. 
   
AHOTS ETA HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK
  Ahots eta Hizkuntza Teknologiako departamenduak ahots eta hizkuntza prozesatzeko teknologia aurreratuak ikertu eta garatzen ditu ondoko helburuekin: hizkuntzen industriara aplikazio berritzaileak transferitzea eta informazio gizarteak planteaturiko beharrei erantzuna ematea; hala nola, pertsona eta makinen arteko interakzio naturalak nahiz multimedia-eduki eleanitzek sortutako kudeaketa beharrak. 
   

  © 2001-2012 Vicomtech-IK4   2012/02/02
Hasierako orrialdea